[Kaixo maitia, zer duzu?] 03 – Zure egungo bikote harremana irekiko zenuke?

[Kaixo maitia, zer duzu?] 03 – Zure egungo bikote harremana irekiko zenuke? –

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu honakoa, Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Hirugarren saio honetan, Egoera Afektiboaz hitz egiten bukatuko dugu, Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin.

.

EGOERA AFEKTIBOA III

Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraituko dute.

Egoera Afektiboa ataleko azken bost galderen emaitzak aztertu dira:

G11 – Zenbat denbora iraun du zure erlaziorik luzeenak?
G12 – Harreman irekirik izan duzu inoiz?
G13 – Zure egungo bikote harremana irekiko zenuke?
G14 – Zure bikote harremana ireki beharra sentituko bazenu, jakinaraziko zenioke zure bikotekideari?
G15 – Zein da zure iritzia harreman irekien inguruan?

.

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.

  • Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 02 – Zenbat bikote harreman izan dituzu?

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox

[Kaixo maitia, zer duzu?] 03

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!