Zinema, begiak itxita: Musika eta soinuaren boterea pelikulen narrazioan #podcast

Zinema, begiak itxita –

Podcast honetan zinemaren magian murgilduko gara bete-betean. Izan ere, musikak zein soinuak pelikulen narrazioan izan dezaketen boterea aztertuko dugu.

Zenbaitetan, entzuten dugunak askoz gehiago du kontatzeko pantaila aurrean ageri denak baino. Ideia hori oinarri hartuta, zinema-musika bikoteak osatzen du podcast honen ardatza. Elementu honek zuzendarien nortasun artistikoa islatzeko duen gaitasunari, filmetan ageri ohi diren inguruko hots estereotipatuei edota soinu bandek narrazioan jokatzen duten ezinbesteko paperi buruz arituko gara, besteak beste. Ibilbide hori osatzeko, zenbait adibide esanguratsu ekarriko ditugu gurera: Casablanca (1942), Tiburoi (1975), E.T. (1982) edota Harry Potter mago gaztearen saga (2001-2011) .

Itxi begiak, ireki belarriak eta gozatu!

Zinema, begiak itxita: Musika eta soinuaren boterea pelikulen narrazioan #podcast

Leyre Eguskiza

Doktoretza aurreko ikertzailea. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza II Saila.

Inazio Gaztaka

Doktoretza aurreko ikertzailea. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikus-Entzunezko eta Publizitate Saila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude