[Urpeko Bonbarda #002] Zerura iritsi nahian

[Urpeko Bonbarda #002] David Bowie, zerura iritsi nahian –

Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duena.

Bigarren saio honetan lehen monografikoa egin du gure podcastak, David Bowie zenari buruzkoa, bost urte igaro baitira zendu zela.

Lehen monografikoa du honakoa gure musika podcastak, DAVID BOWIE zenari buruzkoa, hilabete honetan bete baitira bost urte hil zela.

Bowiek hil ondotik argitaratutako “Trying to Get to Heaven” entzungo dugu, Bob Dylanen kantuari egindako berrirakurketa; baita “Cactus” ere, kamaleoiak kantatu zuen Pixies taldearen kantua. Bertsioekin jarraituz, Duke Zuriari egindako bi: “Five Years”, Tahures Zurdos iruindarren ahotan, eta “The Man who Sold the World” harrigarri samarra, Silvia Perez Cruzek kantatua.

The Stooges taldearen “Raw Power” ekoiztu zuela eta, Iggy Popen taldearen “Gimme Danger” ere entzungai izango dugu; baita “Satellite of Love” ere, Lou Reed zenaren “Transformer” ere David Bowiek ekoiztu baitzuen. Elkarlanekin bukatzeko, Queen taldearekin batera ondutako “Under Pressure” ezaguna ere izango dugu Urpeko Bonbardan.

[Urpeko Bonbarda #002] David Bowie, zerura iritsi nahian

Guzti honetaz gain, jakina, baita Bowie beraren beste zenbait kantu ere: hastapenetako “Aladine Sane”, 80. hamarkadako “Modern Love” eta azken diskoko “Lazarus”.

Aparte, Xabier Montoiaren “Anfetamiña” liburuko olerki bat eta Bowie hil berritan Iban Zalduak Berria egunkarian idatzitako zutabea ere entzungo ditugu, azpitik Kau Kori Kura dugun bitartean. Eta Fermin Etxegoienek, Bowie zendu berritan, Info7 irratiko Kalegorrian saioan esanak.

.

zuzeu podcast [Urpeko Bonbarda] Hobe zerotik hasi

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify   Apple Podcast   Stitcher   Google Podcast    Ivoox

[Urpeko Bonbarda #002] David Bowie, zerura iritsi nahian

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude