[Bipareta] Zer da arriskutsuagoa, euskaraz ez dakien makina ala politikari zelataria?

[Bipareta] Zer da arriskutsuagoa, euskaraz ez dakien makina ala politikari zelataria? –

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.


Lehen pareta: Common Voice ekimena martxan da eta Librezale elkarteak makinei euskaraz irakasteko prozesuan parte hartzera dei egin du. Etorkizunean audioak berebiziko garrantzia izango du, besteak beste, gailu ugari ahotsaren bitartez erabiliko ditugulako. Anartz Bilbao eta Oier Aranzabal ZuZeuko kazetariekin hitz egingo dugu gaiaz. (https://voice.mozilla.org/eu)

Bigarren pareta: Noticias de Gipuzkoako kazetari Jurdan Arretxek hauteskundeak ezin ditu burutik kendu. Bere lana baita politikaren alorrean gertatzen dena zuri kontatzea. Gaurkoan PP, Ciudadanos eta VOX alderdiek Euskal Herrian antolatu dituzten hiru mitinez eta Datuen Babeserako lege organiko polemikoaz ariko da Beñat Hach Embarek lagun. Ez zaitzatela zelatatu!

[Bipareta] Zer da arriskutsuagoa, euskaraz ez dakien makina ala politikari zelataria

zuzeuko bipareta

 

zuzeu podcast

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

[Bipareta] Zer da arriskutsuagoa, euskaraz ez dakien makina ala politikari zelataria
bipareta, Common Voice, hauteskundeak, jurdan arretxe, podcast
ZuZeu Podcast

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude