[Kaixo maitia, zer duzu?] 02 – Zenbat bikote harreman izan dituzu?

[Kaixo maitia, zer duzu?] 02 – Zenbat bikote harreman izan dituzu? –

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcast berria dugu honakoa, Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Bigarren saio honetan, Egoera Afektiboaz hitz egiten segiko dugu, Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin.

.

EGOERA AFEKTIBOA II

Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeuta 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraituko dute.

Egoera Afektiboa ataleko beste bost galderen emaitzak aztertu dira:

G6 – Bikotekiderik ez baduzu, gustatuko litzaizuke etorkizunean bikotekide bat izatea?
G7 – Momentu honetan maitemindurik zaudela esango zenuke?
G8 – Zer bilatzen duzu harreman batean?
G9 – Zenbat bikote harreman izan dituzu zure bizitza guztian?
G10 – Zein da zeure zoriontasun maila momentu honetan egoera afektibo / emozionalari dagokionez?

.

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.

  • Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 02 – Zenbat bikote harreman izan dituzu?

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify Apple Podcast Stitcher Google Podcast Ivoox

[Kaixomaitia, zer duzu?] 02

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude