[Urpeko Bonbarda #084] Izateari utzi zionekoa

[Urpeko Bonbarda #084] Izateari utzi zionekoa –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita laugarren saioan, The Beatles taldearen bukaerari erreparatu eta “Let It Be” diskoko kantuak entzun ditugu.

Laurogeita laugarren saioan, Berria egunkariko Mikel Lizarralde kazetariak orain bi urte, “Let It Be” diskoak 50 urte betetzen zituela-eta, idatzi zuen “Izateari utzi zion momentua” ardatz hartuta, The Beatles taldearen bukaeraz mintzatu gara, tartean azken diskoko kantuak entzunez, beste artista batzuek egin dizkieten berrirakurketen bitartez.

Saioa Liverpooleko laukotearen azken diskoa irekitzen duen “Two Of Us” entzunez abiatu dugu, The Beatles beraien ahotsean. Eta modu bertsuan itxi “I Me Mine” entzunez, aipatu albumean George Harrisonek idatzi zituen bietako bat.

[Urpeko Bonbarda #084] Izateari utzi zionekoa“Dig a Pony” AEBetako Annie Clark, St. Vincent artistaren ahotsean entzun dugu. Eta “Across the Universe”, seguruenera “Let It Be” diskotik bertsio gehien izan dituen kantua -jo izan du Rufus Wainwrightek, Amaia nafarrak zein David Bowiek-, Fiona Apple itzaltsuarenean.

“Let It Be”, albumari izenburua eman eta diskoko kanturik sonatuenak baditu makinan bat bertsio, guk Motown etxeko Bill Whiters kantariak egina hautatu dugu; “The Long and Winding Road” Aretha Franklin dirdiratsuak emana, eta “Get Back”, hasiera batean diskoaren izenburua izatekoa zena, Ike & Tina Turner bikoteak kantatua, oraindik senar emazte zirela, grinantsu gainera.

“I´ve Goot a Feeling” Pear Jam grunge talde erraldoiaren moldaketan entzun dugu, eta “One After 909” Barrence Whitfield & The Savages taldeak joa, edozein rockzale pizteko moduan.

1970eko maiatzaren 8an plazaratua, “Let It Be” 12 kantuz osatzen da, eta horietako bederatzi entzun ditugu saioan. Entzuteke utzi ditugu Lennon McCartneyk ondutakoetatik bakarra, “Dig It”, Harrisonek ondutako “For you Blue” eta “Maggie Mae” herrikoia.

.

* Honako saio hau 2020ko maiatzaren 13an Ispilu Beltza magazinerako egindakoaren moldaketa dugu.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #084] Izateari utzi zionekoa [Urpeko Bonbarda #084] 

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude