[Urpeko Bonbarda #083] Jarvisen kutunenak

[Urpeko Bonbarda #083] Jarvisen kutunenak –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita hirugarren saioan, Pulp taldeko kantari izandako Jarvis Cocker artistaren disko gogokoenekin osatu dugu zerrenda.

Laurogeita hirugarren saioan, Jarvis Cocker kantariaren diskotekari begiratu bat eman eta bere lanik kutunenetako batzuekin osatu dugu urpeko Bonbarda.

Brit Poparen ordezkari nagusienetako bat izan zen Pulp taldearen kantu batekin abiatu dugu saioa, kantari britainiarra frontman izan zuelalako, eta Jarvis Cocker beraren bakarkako ibilbideko azken egitasmoarekin itxi, “This is Going to Hurt” telesailerako egin duen musikarekin.

[Urpeko Bonbarda #083] Jarvisen kutunenakMusikalki, haurtzaroa Pink Floyd taldearekin “The Dark Side of the Moon” diskoarekin utzi ei zuen atzean Cockerrek, eta psikodelia lehen aldiz The Beatles taldearen kantu berezi batekin deskubritu, “I Want You (She´s So Heavy)”.

Atzera begiratu bat egin eta bere garaian itzal handia erdietsi zuten hiru musikari ere ekarri ditu: Gordon Lightfoot kanadiarra, Marianne Faithfull britainiarra eta Harry Nilsson, azken honen kantu batek eman baitzion ospea “Midnight Cowboy” filmaren soinu bandari.

Nortasun bereziko artistak beste hiru, batzuk itzal handia izan ez arren. Eskarmentu handiko Devo estatubatuarrak, The Pastels – Tenniscoats talde eskoziar japoniarren elkarlana, eta Sexual Harrassment sailkaezinen “I Need a Freak”.

Bukatzeko, hiru bakarlari, Jarvis Cockerren diskotekan beti dute tokia-eta. Bill Callaham ahots sakonekoa, Jeffrey Lewis nihilista eta Serafina Steer harpa jolea. Azken honi “The Moths Are Real” diskoa ekoitzi zion 2013an Pulp taldeko kantari izanak.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #083] Jarvisen kutunenak

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!