[Urpeko Bonbarda #082] Norabide aldaketa

[Urpeko Bonbarda #082] Norabide aldaketa –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Laurogeita bigarren saioan, 1977ko doinuak entzun ditugu, orduan egin baitzuen eztanda punk musikak.

Laurogeita bigarren saioan, Pablo Carrerok hoyesarte.com atarian idatzitako “1977. Pop musika norabidez aldatu zen urtea” idatzia izan dugu ardatz, eta punk doinuak nagusi.

[Urpeko Bonbarda #082] Norabide aldaketaPunk britainiarrarekin hasi eta kantu bana entzun dugu The Clash -“Career Opportunities”- eta The Damned talde bikainen estreineko diskoetatik. Eta AEBetan egindako punk musikarengan ere jarri dugu arreta, Richard Hell eta Dead Boys entzunda –“Sonic Reducer”-.

Punk taldeak izan ez arren, 1977an punk kutsuko diskoak plazaratu zituzten The Jam eta Motörhead taldeen berri ere eman dugu. Baita The Stranglers eta Dr. Feelgood taldeen kantu banan entzun ere.

Jonathan Richman alaiaren “Rock´n´roll with the Modern Lovers” 1977ko disko argitsutik ere entzun dugu kantu bat, punk izpiritua duelakoan.

Gainontzean, New Wave joerako talde eta lanekin osatu dugu saioa. Batetik kultuzko bi talderekin: Wire britainiarrak eta Television estatubatuarrak; eta bestetik, bi gizon sailkaezinekin: Ian Dury eta Elvis Costello. Biak ala biek 1977koa dute debut lana: “New Boots & Panties!!” eta “My Aint is True” bikainak.

“1977. Pop musika norabidez aldatu zen urtea” idatzian, Pablo Carrerok Sex Pistols, Ramones, The Boys, Ultravox, Johnny Thunders & the Heartbreakers, Eddie & the Hot Rods eta Graham Parker artistekin osatzen du hogei laneko aipamena. Tamalez, honakoan tokirik gabe gelditu dira gurean.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #082] Norabide aldaketa

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!