[Urpeko Bonbarda #074] Joan etorriko bidaia

[Urpeko Bonbarda #074] Joan etorriko bidaia –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hirurogeita hamalaugarren saioan, Britainiar Inbasioa izan dugu mintzagai, www.hoyesarte.com atariko Pablo Carreroren erreportajea ardatz: “La Invasión Británica: un viaje de ida y vuelta”.

Hirurogeita hamalaugarren saioan, Britainiarren Inbasioa izan dugu mintzagai. XX. mendeko 60ko hamarkadan Erresuma Batuan sortutako rock musikak, The Beatles taldeak izandako arrakastak ateak zabalduta, AEBetan izan zuen zabaldundeari British Invasion esan izan zaio, “britainiarren inbasioa”, estatubatuar taldeen erantzuna ekarriko zuena hamarkada bereko bigarren erdialdean.

Britainiar rocka AEBetara heldu aitzin bertan entzuten zirenen ordezkari nagusiarekin abiatu dugu saioa, Elvis Presley jaunarekin; eta Don McLean musikariaren “American Pie” ere entzun dugu, Buddy Holly eta Richie Valens rock izarren heriotza eragin zuen hegazkin istripua hartzen baitu akorduan: “musika hil zen eguna”.

[Urpeko Bonbarda #074] Joan etorriko bidaiaThe Beatles laukoteak AEBetan argitaratu zuen lehen singlea ere entzun dugu, “I Want to Hold Your Hand”, baita The Rolling Stones -1964ko ekainaren 5etik 20ra egin zuen lehen amerikar bira- zein The Kinks taldeen kantu bana ere. Azken hauei, 1965eko zuzenekoetan istiluak sortu zituztela-eta, lau urtez berriro AEBetan jotzea debekatu zieten!

60ko hamarkadan rock britainiarrak ekarri zituen hiru talde nagusiez, gain,  Jimmy Page, Jeff Beck eta Eric Clapton gitarra jole izan zituen The Yardbirds taldearen “For Your Love”; Peter and Gordon bikotearen “A World Without Love” -Paul McCarney musikariak idatzitakoa-; Petula Clark pop izarraren “Downtown”; eta Dusty Springfield bakarlariaren “I Only Want to Be With You” ere entzun ditugu, mila aldiz berrirakurriak azken kantu biak.

Eta britainiarren inbasioa joan-etorriko bidaia izan zela esan dugunez, hiru talde estatubatuar ere entzun ditugu, 60ko hamarkadaren erdialdera arrakasta erdietsitakoak hirurak ere: Roger McGuinn-en The Byrds folk rock taldea eta psikodeliaren bi ordezkari, Kaliforniako Jefferson Airplane eta Texaseko 13th Floor Elevators.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #074] Joan etorriko bidaia

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude