[Putzutik Plazara] Euskararen kioskoa – Zaindu maite duzun hori

Euskararen kioskoa –

“Euskararen kioskoa” izeneko podcast honetan aztertutako kantua Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” da. Hortik abiatuta, Euskaldunon Egunkariaren sorreratik hogeita hamar urte bete direla eta, euskal hedabideen azken urteetako ibilbidea eta euskarak kulturan izandako eragina ditugu aztergai. Elkarrizketatuak Ruper Ordorika (kantu honen abeslaria), Pako Sudupe (euskal idazlea eta euskal filologian doktorea) eta Imanol Murua Uria (Egunkariako kazetari ohia eta EHUko irakaslea) dira.

Egileak: Garazi Iglesias, Irati Unzueta, Laida Silva, eta Alaitz Agirre

Euskararen kioskoa

Azaleko argazkia: Hegoalde euskaltegia

Euskararen kioskoa

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak