[Putzutik Plazara] Euskara, jalgi hadi sarera! Kontrapas #podcast

Kontrapas –

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.

Putzutik Plazara


Bernat Etxepareren “Kontrapas” kantutik abiatuta, euskarak garaian garaiko teknologia eta erronketara egokitzeko izan duen gaitasunaz aritu gara podcast honetan. Zein izan dira euskararen mugarriak? Zein dira oraingo erronkak? Galdera horiei erantzuteko, Sagrario Aleman, Gabi de la Maza, Luistxo Fernandez, Kike Amonarriz Beñat Erezuma, Nizuri Tazuneri eta Kepa Sarasolarekin egin ditugu elkarrizketak.

Kontrapas

Egileak: Ainhoa Mariskal Gonzalez, Helena Perez Barrio, Arri Iraeta Irigarai, Gorka Marcos Iradi eta Maite Diosdado Inza

Kontrapas

Kontrapas

Putzutik Plazara

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude