[Putzutik Plazara] Euskal kantagintzaren krisia #Gozategi

Euskal kantagintzaren krisia –

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.

Putzutik Plazara


Gozategi taldearen “Chiquitaco can tac” abestia aztertzen da podcast honetan. Hori oinarri hartuta, euskal musikaren krisiaz aritu gara, eta euskararen eta euskal kantagintzaren transmisio etenaz. Podcast honetan hitz egiten dute Iñigo Goikoetxea, Oihan Vega, Unai Ballestero, Oier Aranzabal, Mikel Lizarralde eta Dabid Anautekin.

Euskal kantagintzaren krisia

Egileak: Irene Sandoval Antxia, Itziar Juaristi Bilbao, Marina Perosanz Moral, Natalia Berridi Quesada eta Asier Zubia

Euskal kantagintzaren krisia
Putzutik Plazara

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude