[Putzutik Plazara] Ahotik naziora #podcast

Ahotik naziora –

Euskara goraipatzen duten kantuak aztertzen dituzten 12 podcast sortu dituzte MUko ikus-entzunezko ikasleek

Podcast serie bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko graduko lehen mailako ikasleek. Podcast guztiek hartu dute euskara abiapuntutzat. Euskararen egoeraz ari diren abesti baten letratik abiatuta osatu dute ordu erditik gorako podcast bana: hamabi talde, hamabi kantu, hamabi gai, hamabi podcast. Euskal musikaren krisia, euskararen erabilera, beste hizkuntzen mehatxua, euskalduntze prozesua eta gaur egungo egoera, aurreiritziak, boterea, estres linguistikoa, langile borroka, euskararen eta teknologiaren arteko harremana… Podcast guztien artean 58 elkarrizketatu daude, haien artean, Sagrario Aleman, Pako Aristi, Xamar, Kike Amonarriz edota Bea Salaberri. Astero argitaratuko da atal berri bat, Zuzeu-n eta Spotify-en.


Ahotik naziora

“Herria eta Hizkuntza” Mikel Laboak kantu bihurtu zuen Xalbadorren bertso sorta da “Ahotik_naziora” podcast honen abiapuntua. Euskararen egoera, hizkuntzaren balio linguistikoak bere herriarekin eta lurraldearekin duen harremana, hizkuntzaren eta independentziaren arteko lotura eta abar landu dira lan honetan. Podcast honetarako, elkarrizketak egin dituzte Ibai Iztueta, Unai Apaolaza, Imanol Galfarsoro eta Joxe Manuel Odriozolarekin.

[Putzutik Plazara] Ahotik naziora #podcast

Egileak: Ramon Elizondo Telleria, Lorea Elorriaga Garamendi, Jon Babarro Etxezarreta, Jone Markuleta Etxegoien

Ahotik naziora

Putzutik Plazara

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude