[Podcastfilia] Unbelievable: Zalantzaren anatomia

[Podcastfilia] Unbelievable: Zalantzaren anatomia –

“Lapurreta izan balitz inork ez luke zalantzan jarriko zure bertsioa”, esaldi gorria entzungo duzu CBS etxeak ekoitzi eta Netflixek kaleratu berri duen ‘Unbelievable’ serie bikainaren une batean. Marie Adler neska gazteak bizitako drama da istorioaren bizkar hezurra, 2015ean Pulitzer saria irabazi zuen kasuari eskainitako erreportajean oinarrituta. Bere etxera gizon bat sartu da, labanarekin mehatxu egin eta ordu luzetan zehar bortxatu du. Biharamunean, salaketa jarri du neskak, baina bat-batean inork ez dio sinetsiko. Gertatu ez zela deklaratzera behartuko du poliziak eta, babesgabe, biktimak berak ere zalantza izango du ea gertatu zen ala ez. Biolentzia matxista estrukturala da bilanoa eta heroirik nekez topatuko duzu.

[Podcastfilia] Unbelievable: Zalantzaren anatomia

Baina utzi dezagun alde batera telesaila eta joan gaitezen errora. Fikzioaren atzean dagoen errealitatea kontatzen baitu gaur gomendatuko dizugun podcastak. This American Life-ek ekoitzitako ‘Anatomy Of Doubt sail laburrak hiru kapitulutan kontatzen du Mariek bizitako bazterketa mingarria. Ira Glass, Ken Armstrong eta Robyn Semienek xehe xehe kontatuko dizute, benetako testigantzak medio, Koloradon gertatu kasua. Biktimaren lekuan jarriko zaituzte eta bortxa zainetan daraman gizarte hau are biluziago utziko dute.

NPR-en eskolako ikerketa kazetaritza (True Crime nahi baduzu) generoko podcast onenen parekoa da ‘Anatomy Of Doubt‘-i darion story tellinga. Kazetarien narratzaile ahotsak girotze soinu eta testigantzekin urtzen dira, soinu banda sotilaren gainean. Eta sartuz gero, nekez aterako zara Marie-ren amesgaiztotik, podcastaren amaieraraino.

Emakumeok sufritzera kondenatuta ei gaude. Biktima gara jaio garenetik hiltzen gaituzten arte. Hala uste dute munduari begiratzeko besaulki erosoena egokitu zaienek, eta hala ekarriko digu gogora Anatomy of Doubt podcast saioak.

Believed izeneko Podcasta ekarri genuen plaza honetara bertara duela ez asko. Hark Larry Nassar bortxatzailearen kasua kontatzen zuen.

[Podcastfilia] Unbelievable: Zalantzaren anatomia
Illustration by Jennifer Heuer
Izenburua: Anatomy of Doubt

Ekoizlea: This American Life

Generoa: Ikerketa Kazetaritza

Sinopsia: Marie bortxatu egin zuten, baina inork ez zion sinetsi. Pulitzer saria irabazi zuen ikerketa lanean oinarritutako podcasta.

 

[Podcastfilia] Unbelievable: Zalantzaren anatomia

[Podcastfilia] Unbelievable: Zalantzaren anatomia

ZuZeu Podcasteko esataria eta erredakzioko kidea. Bipareta saioa zuzentzen dut, entzungai zure audio plataforma kuttunean.