[#Podcastfilia] Ídolos; Kultura musikala, entzumen errazean

[#Podcastfilia] Ídolos; Kultura musikala, entzumen errazean –

Podium Studiosek ekoitzitako lana da Ídolos, Los 40 classic-en Podcast saio berria (2019). Aitzindari izandako musikarien bizitzaren inguruko musika ipuinak dira. Izar handiengan jarri dute fokua: Bob Marley, David Bowie, Elvis, Nina Simone, Patti Smith, Amy Winehouse, Aretha Franklin eta Freddie Mercury. 

15 minutu inguruko 8 ipuinen bidez kontatuko digute nola lana pasioz egiten duenak jendearen bihotzetara heltzeko gaitasuna duen. Berezitasun gisa, ipuin bakoitzean musikari espainiar ezberdin bat izango da narraitzailea: Depedro, Anni B. Sweet, Jimmy Barnatán, Brisa Fenoy, Eva Amaral, Guille Galván (Vetusta Morla), Sole Giménez eta Zahara, hurrenez hurren. 

Storytelling edo istorioak kontatzeko arteak sortzaileak hartzailea nahi duen bidetik eraman dezake. Kasu honetan imajinazioaren eta ametsen bidea hautatu dute. Izan ere, sortzaileek argi zuten familian entzuteko saioa izan behar zela Ídolos eta horregatik erabili dute hizkuntza sinplea eta ulerterraza. Mezu argiak, musikaz jantzirik, haurrentzat zein ulermen maila baxua duen ororentzat egokituak. Nahiz eta, azpimarratu dute, Pixar zine estudioko estiloari jarraiki, heldu zein haurrek disfrutatzeko moduko espazioa sortzea bilatu duten. 

Musikari bakoitzaren istorioa oso gainetik dago kontatuta, alegia, hainbat puntu argitu gabe uzten ditu. Hala nola, artista bakoitzaren hiltzeko arrazoia edo ibilbidean zehar izandako gorabehera konplikatuak. Bestelako begirada eman nahi izan diote musikarien istorioei, haien bizitzan eredugarri izandako beste hainbeste gertakari ere egon baitziren.  

_____________________________

Ideia: Alfonso Cardenal eta Vanesa Pascual

Gidoia: Alfonso Cardenal (Sofá Sonoro, Cadena SER)

Zuzendaria: Ana Alonso (Guerra 3 / El Gran Apagón, Podium Podcast)

Soinu errealizazioa: Nacho Sánchez

_____________________________

Izenburua: Ídolos

Ekoizlea: Podium Studios 

Generoa: musikala, biografikoa

Hizkuntza: gaztelania

Entzuteko: https://www.podiumpodcast.com/idolos/ 

[#Podcastfilia] Ídolos; Kultura musikala, entzumen errazean

[#Podcastfilia] Ídolos; Kultura musikala, entzumen errazean
Arrate Hernandez Oiarbide

ZuZeu Podcasteko esataria eta erredakzioko kidea. Bipareta saioa zuzentzen dut, entzungai zure audio plataforma kuttunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude