[#Podcastfilia] Guerra 3, fikzioa eta errealitatearen arteko muga lausoa

[#Podcastfilia] Guerra 3, fikzioa eta errealitatearen arteko muga lausoa –

Geroz eta jarraitzaile gehiago ditu audio fikzioak eta zintzoa izango naiz, ez nau harritzen. Proposamen interesgarri bezain landuak ari dira sortzen eta jendea “engantxatuta” dago. Serieekin ere ikusi dugu, zergatik ez audiogintzan?

Gaur proposatuko dizuedan podcasta, Guerra 3, balizko Hirugarren Mundu Gerra baten bueltakoa da. Adriana Ugarte aktoreak interpretatzen duen Jimena protagonista gerra berriemailea da eta, kosta ala kosta, agerian utzi nahi du Ipar Koreako errealitatea. Ez da lan erraza izango, ordea.

Noiz hasten da gerra bat? Saio bakoitzaren hasieran errepikatu ohi duten bezala, lehen tiroa baino askoz lehenago.

Richi fotokazetaria (Carlos Bardem) bidelagun, Ipar Koreako gobernuak ezkutuan gordetzen duen informazioaren atzetik joango da kazetaria, atzera begiratu gabe, munduari benetan gertatzen ari dena kontatzeko konpromisoari segika. Bi denboraldi kaleratu dituzte gaur gaurkoz eta dagoeneko iragarri dute hirugarren bat egongo dela, saioari amaiera emango diona. Denboraldi bakoitza 30 minutu inguruko 8 kapituluk osatzen dute eta oso erraz kontsumitzeko lana da, baina, batez ere, soinu errealizazio finak zein aktoreen interpretazio bikainak harrapatuko zaituzte istorioan. Hori bai, hemendik aurrera, istorio distopikoak sortzean, imajinazio handiagoa jarri beharko dugu, martxa honetan errealitateak fikzioa gaindituko baitu.


_____________________________________

Gidoia: Jose Antonio Perez Ledo
Zuzendaritza: Ana Alonso
Errealizazioa: Roberto Maján
Produkzioa: Jesús Blanquiño eta David Tomillo

_____________________________________

Izenburua: Guerra 3
Ekoizlea: Podium Podcast
Generoa: fikzioa
Hizkuntza: gaztelania
Entzuteko: www.podiumpodcast.com/guerra-3/temporada-1/

[#Podcastfilia] Guerra 3, fikzioa eta errealitatearen arteko muga lausoa

[#Podcastfilia] Guerra 3, fikzioa eta errealitatearen arteko muga lausoa

Arrate Hernandez Oiarbide

ZuZeu Podcasteko esataria eta erredakzioko kidea. Bipareta saioa zuzentzen dut, entzungai zure audio plataforma kuttunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude