[#Podcastfilia] Gimlet

[#Podcastfilia] Gimlet –

ZuZeuko malapartatoi podcasten sukarra sartu baldin bazaigu eta mikrofonoekin buru belarri hasi bagara, hein handi batean, Gimlet Media-k eta Alex Blumberg kazetariak sortutako liluragatik da. Erreferentzia argia izan dira ZuZeu Podcast martxan jartzeko, eta esan liteke beren kazetaritzaren eta audiogintzaren aldeko bulkada geure bihurtu dugula. Blumberg berak Gimleten inguruan egindako podcasta gomendatu nahi dizuet gaurkoan: Start Up izenekoa. Enpresaren atzeko aldea, alde ezkutua, erakusten duena. Zergatik sortu podcast plataforma bat? Nola egin edukion kalitatea gorena izan dadin? Nola sortu entzuleak kosk egingo dion beita? Galdera hauentzat erantzunik baldin bada, podcast honetan topatuko duzu. 2018an Spotify-k Gimlet erosi ostean, azken hiru asteetan argitaratu dituzte podcasta akituko duten hiru kapituluak. Azkena: ‘Exit’ (Irteera) izenekoa.

[#Podcastfilia] Gimlet

NPRn (AEBtako irrati publikoa) eta This American Life ospetsuan jardun ostean, Alex Blumbergek bere podcast sare propioa sortzea erabaki zuen. 2013. urtean hartu zuen erabakia, eta aurreko lanpostuak utzitako aurrezki urrietatik tiraka hasi zen ideia gauzatzen. Bide batez, hoberen egiten zekienari leial, prozesu guztia ‘Start Up’ izeneko podcastean kontatzen hasi zen.

Denera 17 kapituluk osatzen dute Gimleten sortze prozesua kontatzen duen podcasta. Lehen 14ak 2015ean argitaratuak dira, enpresaren sorrera prozesua komaz koma kontatzen dute.  2019ko urrian argitaratutako azken hirurek, berriz, Spotify-k egindako erosketa eta horrek proiektuan eragindako lurrikara kontatzen dute.

2015etik gaur arte, Gimleten inguruko berritasunik igotzen ez zutenez, hastapenetan dauden proiektuen inguruko istorioak kontatu dituzte Start Up’ podcastean. Proiektu bakoitzari hiruzpalau kapitulu eskainiz. Muturra gehiago sartu nahi duenak badu beraz aukera.

[#Podcastfilia] Gimlet

Izena:Start Up

Ekoizlea: Gimlet Media

Generoa: Serie Dokumentala

Sinopsia:

Egun batez, Alex Blumberg kazetariak podcast konpainia bat sortzea erabaki zuen NPR eta This American Life utzita. Bazekien zaila izango zela, eta inolaz ere ez zuen imaginatzen noraino iritsiko zen ideia zoro hura.

 

 

[#Podcastfilia] Gimlet

Ekaitza bainuontzi batean