[Podcastfilia] Epaitegiaren barrunbeak

[Podcastfilia] Epaitegiaren barrunbeak –

2014an podcastak ulertzeko era aldatu zuen This American Lifek ekoitzitako ‘The Serial‘-ek, Sarah Koenig-ek zuzendutako saioak. Lehen sasoi hartan Baltimore hirian gertatutako hilketa bat kontatu zuen 12 kapitulutan zatikatuta eta milioika entzuke katiatu zituen kaskoetara. Gaurkoan azpimarratu nahi duguna, baina, hirugarren sasoia da, dagoeneko entzungai dagoena edozein audio plataformatan.

Oraingoan Clevelandeko epaitegien kronika bat da Koenigek dakarrena. Nola aplikatzen da legea munduko kriminalitate tasa handiena dagoen lekuan? Zeintzuk dira epaitegietako barne arauak? Zenbateko eragina du arrazak sententzietan? Eta generoak? Maisulan honetan, hainbat kasu aztertzen ditu kazetariak, abokatuak, epaileak eta ustezko kriminalak dokumental serie honen protagonista eginaz.

 

[Podcastfilia] Epaitegiaren barrunbeak

 

Izenburua: The Serial

Ekoizlea: This American Life

Generoa: True crime, Dokumentala

Hizkuntza: Ingelera

Entzuteko:

https://serialpodcast.org/

 

[Podcastfilia] Epaitegiaren barrunbeak

Oier Aranzabal

Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ispilu Beltza kultur magazina Donostia Kultura Irratian. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude