[Putzutik Plazara] Mihia

Mihia –

Aitorren hizkuntz zaharra” abestiak, “euskara garbia” goraipatzen du. Hizkuntza ederra, goxoa, argia eta garbia dela azaldu nahi da abestian; gainera, munduan ez dagoela euskara baino hizkuntza hoberik dio. Euskara hain garbia ote da? Eta garbia izatea gauza ona al da? Ez al du “zikindu” behar? Euskarazko irainak aipatuko dira, euskal argota zer den, erdarekiko menpekotasuna eta hainbat gai aipatuko dira “Mihia” podcast-ean. Elkarrizketak: Asisko Urmeneta, Edurne Brouard, Mikel Markez, eta Joseba Aurkenerena.

Mihia

Egileak: Eider Ibarzabal Gaitan, Añes Diaz Brouard, Aitor Hervas Ugalde, Haizea Carreño Alonso eta Gorka Granado Terrones.

Mihia

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak