Kontatzea entzutea da

Kontatzea entzutea da –

Uxue Alberdiren eskutik, edo eztarritik, iritsi da Bertsolari aldizkariaren Makarrizketak saioko aurtengo hirugarren podcasta. Merezi du elgoibartarrak ahozkotasunaren eta bertsolaritzaren inguruan egiten dituen hausnarketak patxadaz entzutea, baita zenbait bertsolariren bertsokera nola aztertzen duen aditzea.

Kontatzea entzutea da

“Bertsoa sortzen ari den momentuan bertsolariak ezin du bere sorkariaren asmo intelektuala eta estetikoa kontzienteki erabat kontrolatu, are gutxiago erritmoa arrazionalizatu. Askatu egin behar du kontrol hori bertsoak korritu dezan. Baina dantzariak badaki oina non jarri behar duen, idazleak badaki non jarri behar duen koma bat; bertsolariak asmatu behar du non askatu hitz bakoitza, zarata gutxirekin eta, ttak, dagokion lekuan pausatu. Baina, jakina, dantzariak entseatu egiten du, idazleak ezabatu, bertsolariaren kasuan bat dira proba eta emaitza”.

Kontatzea entzutea da

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.