[Urpeko Bonbarda #073] Kanta idazlearena

[Urpeko Bonbarda #073] Kanta idazlearena –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hirurogeita hamahirugarren saioan, podcast bihurtu gura izan dugu Aitor Biain kazetariaren “Kantatuko diren hitzak sortzea” erreportajea (Berria).

Hirurogeita hamahirugarren saioan, euskal musikariekin lan egiten duten kanta idazleei buruz Berria egunkariak argitaratutako erreportajeari erreparatu diogu.

[Urpeko Bonbarda #073] Kanta idazlearenaAitor Biainek Harkaitz Cano eta Itxaro Borda eskarmentu handiko idazleen iritziak jaso ditu aipatutako erreportajerako, biak ala biak kantuen hitz egile iaioak dira-eta. Lapurtarrari Oskorri taldearentzat aspaldi egindako “Ez zaitez joan oraindik” eta Thierry Biscary bakarlariaren azken lanerako egindako kantu bat entzun diogu; baita Mikel Errazkin zenak lagunekin batera eman zuen “Bidean aurkitu zintudan” diskorako idatzi zuenetako bat ere. Bere aldetik, gipuzkoarrari oraintsu Maite Larburu hernaniarraren azken lanerako, Sorkun oreretarraren 2015eko “Ziklomorphosia” diskorako, eta oso-osorik idatzi zuen Jexuxmai Lopetegi zarauztarraren “Itzal zaunka” egitasmoko kantu bana.

“Kantatuko diren hitzak sortzea” erreportajean Nahia Zubeldia eta Rafa Rueda musikarien iritziak ere jasotzen dira. Lehena Lumi bikoteko kidea da, eta Leire Lopezek idatzitako “Erromantikoarena” dute inoiz maileguan hartu dituzten hitzekin osatutako kantu bakarra, Zubeldiak nahiago baitu kantatzen dituen abestiak idatzi. Bigarrenak, musika ibilbidean aurrera egin ahala, gero eta gehiago jo du idazleen hitzen bila. “Kea” debut lanetik berak idatzitako “Bide erdian” entzun diogu Rafa Ruedari, eta “Rueda” azken diskotik “Zahartzeko modurik onena”, mungiarrak Mari Luz Esteban poetaren hitzekin ondua.

Joseba Sarrionandiaren hitzak dituen arren, akordura Mikel Laboa ekartzen digun “Lili bat” kantuarekin itxi dugu saioa.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #073] Kanta idazlearena

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!