[Kaixo maitia, zer duzu?] 10 – Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz…

[Kaixo maitia, zer duzu?] 10 – Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz… –

Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezgai duten podcasta dugu “Kaixomaitia, zer duzu?”, euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.

Hamargarren saio honetan, sexuinkestako Leialtasuna harremanetan atala aztertzen jarraitzen dugu.

Hamargarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko “Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa”-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.

Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen jarraitzen dugu, sexuinkestaren laugarren eta azken atala.

Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:

[Kaixo maitia, zer duzu?] 10 - Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz...G48 –Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz…
G49 –
Sentitu al zara inoiz zure bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria?
G50 –
Zure bikotekidea ez den norbaitekin inoiz izan duzu desio sexualik?
G51 –
Izango zenuke harreman sexualik zure bikotekidea ez den norbaitekin, bikotekidearen onespenaren ondoren?
G52 –
Zure bikotekideak inoiz jakingo ez lukeela edo zuen erlazioan inongo eraginik izango ez lukeen bermearekin, edukiko zenuke harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin?

.

Ikerketa eskuragarri

Zoriontsuak al gara maila afektibo eta sexualean?” galdera potoloari erantzun nahian, Kaixomaitiak sexuinkesta burutu zuen 2016an, Aztikerren laguntzarekin, eta bukatu berria den 2020an berriro egin dute ikerketa. Orduko hartan, galderak erantzun zituzten 1.500 laguneko laginarekin, eta honako honetan, 4.500 lagunen parte hartzearekin.

  • Sexuinkesta eskuragarri dago interesa duen ororentzako.

[Kaixo maitia, zer duzu?] 04 - Harremanetarako webguneren batean izena eman duzu inoiz?

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify   Apple Podcast   Stitcher   Google Podcast    Ivoox

[Kaixo maitia, zer duzu?] 10

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude