[Bipareta] Interneteko arauak aldatuko dituen legea eta Korrikaren biharamun sentimentala

[Bipareta] Interneteko arauak aldatuko dituen legea eta Korrikaren biharamun sentimentala –

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.


Lehen pareta: Europak ‘Directive on Copyright in the Digital Single Market’ izeneko direktiba onartu berri du. Honek datozen urteetan Europar Batasuneko kide diren herrialdeen sareko egile eskubideen gaineko legediak baldintzatuko ditu. Eta ez da broma datorkiguna edo etor litekeena. Zehazki, pare bat artikuluk sortu dute polemika. ZuZeuko erredakzioko Oier Aranzabal eta Beñat Hach Embarek kazetariekin berba egingo dugu gaiaz.

Bigarren pareta: EiTBko albiste zerbitzuetako kazetari Ainhoa Lendinezek Euskal Herria zeharkatu du Korrikari segiz. Aste hontan bertan egin da aurtengo edizioaren balorazio ofiziala, baina, guk balorazio pertsonala egingo dugu. Lendinezek barren barrenetik nola bizi duen azalduko digu. Eta Anartz Bilbao ZuZeuko erredakzioko kideak ere botako du bere aburua.

[Bipareta] Interneteko arauak aldatuko dituen legea eta Korrikaren biharamun sentimentala

Erreferentziak:

 

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

[Bipareta] Interneteko arauak aldatuko dituen legea eta Korrikaren biharamun sentimentala
ZuZeu Podcast

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude