[Urpeko Bonbarda #009] Ibil Bedi

[Urpeko Bonbarda #009] Ibil Bedi (berria, zaharra & erabilia II) –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Bederatzigarren saio honetan, IBIL BEDI taldeko Ibai Osinaga elkarrizketatu dugu.

9. saioan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu bigarrenez, sarri erabiliko dugun formula.

[Urpeko Bonbarda #009] IBIL BEDI (berria, zaharra & erabilia II)Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: Ibil Bedi boskotearen bigarren lan luzea, “Beltxarga beltza”, Ibai Osinaga taldekideak aurkeztu diguna, telefono bidezko elkarrizketa baten bitartez. Eta gainera, Erabatera supertaldearen lan berriaren aurrerapen kantua “Orbela”, zein Los Planetas granadarren “El Rey de España” singlea eta Liraz kantariak farsieraz eman duen “Zan” lan berriko lagin bat.

Aspaldiko doinuei dagokionez, Daft Punk taldeak “One More Time” kantuan erabili zuen sanplerra ezagutu dugu, eta beste kantu bat entzun, dj bikoteak jardunaren bukaera iragarri berri duela-eta. Aparte, “Gure Jarrera” Lp-ak 30 urte bete eta, batez ere, orain gutxi GALindo general torturatzailea zendu dela-eta, Negu Gorriak taldearen “Ustelkeria”; eta gainera, Amagoia Gurrutxagaren “Ñabardurak” zutabea irakurri dugu (Berria, 2021eko otsailak 17), azpitik Pablo Hasel-en “Juan Carlos el Bobón” zuela.

Bukatzeko, mailegatutako kantua, Serge Gainsbourg artista handiak emazte Jane Birkinekin emandako “Je t´aime moi non plus” ezaguna, frantziarra orain 30 urte hil zela-eta. Euskaraz, Amaia Intxausti eta Mikel Agirrek moldatu zuten kantua, “Gainsbourg gainbegiratuz” diskorako (Gaztelupeko Hotsak, 2008).

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #009]

IBIL BEDI (berria, zaharra & erabilia II)

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude