Gonagorri Haur eta Gazte Literaturari buruzko podcast-a sortu du Galtzagorri Elkarteak

Gonagorri Haur eta Gazte Literaturari buruzko podcast-a sortu du Galtzagorri Elkarteak –

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak GONAGORRI izeneko podcasta abiatu du. Galtzagorriren web gunean podcastarentzat berariaz sortutako atalean entzun daitezke lehendabiziko bi saioak: www.galtzagorri.eus/gonagorri-podcasta

Spotify, Ivoox eta Baleafunk plataformen bidez ere entzun daitezke. Galtzagorriren GONAGORRI Podcasta hilabetekaria izateko borondatez jaio da: atal bakoitzean Haur eta Gazte Literaturako aditu, kontalari eta kritikariek gai ezberdin bat hartuko dute ahotan, 15 bat minutuz.

Gonagorri Haur eta Gazte Literaturari buruzko podcast-a sortu du Galtzagorri Elkarteak


Lehendabiziko bi atalak entzungai
Gonagorri podcastaren lehendabiziko bi atalak entzungai daude dagoeneko. Lehenak sexua eta gazte literatura du ardatz. Gurean oso landuta ez dagoen gai honetaz mintzatzeko, Mireia Delgado pedagogoa elkarrizketatu dugu. Antton Kazaboni eskatu diogu Erotik (Denonartean, 2020), Jokin Mitxelena ilustratzailearekin ondutako liburuaren irakurketa-kontaketa bat egiteko. Sexuari lotutako gaztetxoentzako liburu-gomendioa Lore Agirrezabalek egin du.

Lehendabiziko atalaren ondoren dator bigarrena: ahozko tradizioari lotutakoa. Bertan, Juan Kruz Igerabide idazlea elkarrizketatu dugu, Xabier Olasok errezitatu ditu Agurtzane Villateren ilustrazioekin argitaratutako Tximeletrak (Pamiela, 2012) liburuko poemak eta Lore Agirrezabalek ahozko tradizioa biltzen duen liburua gomendatu digu.

Gonagorri podcast-aren abentura hasi baino ez da egin!

Gonagorri Haur eta Gazte Literaturari buruzko podcast-a sortu du Galtzagorri Elkarteak

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude