[Urpeko Bonbarda #008] Festarako pianoa

Festarako pianoa (Chick Corea) –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Zortzigarren atal honetan, monografikoa eskaini diogu otsailaren 9an zendutako Chick Corea, jazz piano jotzaile erraldoiari.

Chick Corea jazz piano joleari buruzko monografikoa osatu dugu, joan den otsailaren 9an zendu baitzen, minbiziak jota. Chick Coreak ehundik gora lan grabatu ditu zazpi hamarkada luzeko ibilbidean. Jazz fusioaren aitzindari, 60ko hamarkadan nabarmendu zen Corea, eta ibilbide oparoa izan du.

1998an Donostia Saria jaso zuen musikaria -bederatzi aldiz jo zuen Jazzaldian- ezinbestekoa dugu XXI. mendean jazz musika ulertzeko.

[Urpeko Bonbarda #008] Festarako pianoa (Chick Corea)“Miles Davisen musikagintzan giltza izan zen, eta abangoardia amorratuenarekin bat egin zuen. Jazz rock eta fusioaren oinarriak ezarri zituen jazzaren tradizioa aldarrikatzen zuen bitartean; akustikoan zein elektrikoan aritu zen nahierara, musika latindarrak eta flamenkoa hurbildu zituen estatubatuar jazzera. Arrisku musikal handiak hartzeko gai zen, baina era berean jazz musikan gehien saldu duen musikarietako bat da, hogeiren bat Grammy sari jasotakoa. Azken finean, gogoak ematen ziona egiten zuen, gehiago edo gutxiago asmatuta ere, beti bere nortasun musikal ikaragarriari fidel”. Horrela idatzi zuen Corea hil berritan Yahve M. de la Cavada jazz kritikari bilbotarrak El País egunkarian; saioa burutzeko oinarri izan dugun idatzia.

Omenaldia Return to Forever taldearekin emandako “La fiesta” entzunez abiatu dugu, Berria egunkarian Joserra Senperena musikariak izen berarekin idatzi zuen zutabea irakurri bitartean.

Musika klasikoa ere jorratu zuela-eta, Mozart jotzen ere entzun dugu Chick Corea saio hasieran, eta John Coltrane zein The Beatles berrirakurtzen bukaeran. Eta jakina, entzun dugu piano akustikoan zein elektrikoan ere, bakarka zein hirukote klasikoan, molde elektrikoan edo flamenkoz zipriztindutako doinuetan.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

[Urpeko Bonbarda #008] Festarako pianoa (Chick Corea)

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!