[Urpeko Bonbarda #061] Ez da giro

[Urpeko Bonbarda #061] Ez da giro –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hirurogeita batgarren saioan, bonbardaketei musikarekin erantzungo diegu, egungo ukrainar doinuak entzunda.

Hirurogeita batgarren saioan, eta mundua Ukrainara begira dagoen honetan, ez baita giro, gerrazaleak musikaz borrokatu nahi ditugu, gaur egungo Ukrainako musika ezagutzera emanda.

Folk eta metal doinuekin -baina ez black metalarekin- eman diogu saioari hasiera eta bukaera, Ukrainan asko lantzen diren musika generoak, biak ala biak. Alde batetik Dakhabrakha bikainen kantu luze bezain hipnotikoa entzun dugu, Derun elektronika bikotearen galbahetik pasatua, eta bestetik Sinoptik hirukoteak beraien hiri kuttunari eskainitako kantua: “Donbass”.

[Urpeko Bonbarda #061] Ez da giroSinoptiken antzeko ariketa egin du, gitarra akustikoa lagun, Postman kantautoreak ere, ukrainar hiriburua buruzko “Kyiveko kaleak” kantuan. Zazpi emakumez osatutako Dakh Daughters taldea, Dakhabrakha bezala, antzerki mundutik dator; antzezlanak errezitatzen ditu kantuetan, berbarako Shakespeareren 35. sonetoa “Rozy” kantuan.

Oraindik orain itzal handirik ez duten arren, zerrenda honetako talde sorta batek erakarria du, dagoeneko, nazioarteko arreta: Brunettes Shoot Blondes taldeak Youtuben kantu bat biralizatzea lortu zuelako, Anastasiia Oleksiivna Kamenskykhek, musika munduan NK, besteak beste bost hizkuntzatan kantatzen duelako, Ivan Dorn jaiotzez errusiarrak, ingelesez kantatzen mundua zeharkatzeaz gain zineman egin dituen lanengatik, eta The Maneken bakarlariak debuta frantziar zigilu batean eman zuelako, besteak beste. Eugene Filatov dugu The Maneken, eta Nata Zhyzhchenko kantariarekin batera, bikotean, Onuka. Beste nazioarteko bikote batek osatzen du Ummagma, Shauna McLarnon kanadarrak eta Alexx Kretov ukrainarrak.

Bukatzeko, beste bi talde, ukrainar dialekto edo sukalki propioan kantatzen dutenak, Karpato inguruetakoak biak: Transkarpaziako Rock-H -rock hitzak talde edo komunitate esan gura du beraien hizkuntzan-, eta Khrystyna Soloviy gaztea, Lviv hirian hazia izan arren lemkoar herri kantak berritzen diharduena.

.

* Honako zerrenda, besteak beste, Shantal Romero eta Vira Vyrska musikazaleen laguntzari esker osatu dugu, taldeetako asko ezezagunak baikenituen orain gutxira arte. Aipatutako izenetatik, asko dira engaiamendu politikoa agertu dutenak -ez orain, aspaldi baino-, Ukrainak bizi duen egoera dela-eta.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify     Apple Podcast      Google Podcast      Ivoox

[Urpeko Bonbarda #061] Ez da giro

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude