[Euskal Gaizkileak] Santxikorrota: Bardeetan libre

Santxikorrota: Bardeetan libre –

Duela hiru urte podcastgintzan murgildu ginen burubelarri ZuZeun, eta ZuZeu Podcast sortu. Euskal Gaizkileak seriea da sortu genuen lanetako bat, eta etenaldi luze baten ondoren, lau atal berri estreinatzera gatoz.

XV. mendean urak harrotuta jaisten dira Queiles ibaian. Cascanteko errotari familiaren semea da Santxo, eta Bardeetan ezkutatu beharko da uholdeak aurretik eramango ez badu… baina ez da besoak gurutzatuta geldituko. Ezagutu Erriberakoko bidelapur sonatuenaren historia, Erriberako espropiatzaile ezagunenaren ahotik.

Cascanten errota bat zegon aspalditik, eta bertan bizi eta bertan egiten din lan Santxok, XV. mendearen lehen erdian. Santxiko dun hurkoentzat. Hau dun, Errotako Santxiko. Hots, Santxikorrota!

“Balizko errotan, irinik ez!”, zion esaera zahar batek. Baina Santxikoren Errota ez dun balizkoa, ez horixe! Zereal mota ezberdinak ehotzen ditizten, baita olibak ere, olioa lortzeko. Baina Berriobeiti eta Berriogoiti, bietan gosea beti, eta aberatsek diten denetan agintzen. Errota Cascanteko jaunaren jabetza dun. Errekak ez ditin aberatsak ulertzen, zeren eta aberats izan nahia ur gaziaren tragoa bezalakoa dun: geroz eta gehiago edan, orduan eta egarri handiagoa izan. Nafarroa agramondarren eta beaumondarren arteko liskarretan itota zegon, eta, hori gutxi balitz, familia eta leinu berekoen artean ere mokoka ibiltzen ditun, batak besteari dena lapurtzeko. Eta, beti bezala, herria sufritzen. Historiaren errota, beti bueltaka…”

Santxikorrota: Bardeetan libre

Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
Grabaketa, edizioa eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri (IN estudioa)

Ahotsak: Mikel Mendizabal, Nagore Irizar, Joseba Sacristan, Arantxa Moñus, Xabier Alkiza, Ramon Zalakain eta Kiko Jauregi

Abestia: “Ezpata ala errota” Bertsoak: Amets Aranguren Musika: Ibai Osinaga
Irudia: “Sanchicorrota. Bandolero de las Bardenas” liburua, Kepa Arburua Olaizola

[Euskal Gaizkileak] Santxikorrota: aberatsei ezpata eta behartsuei errota

 

zuzeu podcast

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua ez litzateke deus zu gabe

Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Spotify     ApplePodcast    GooglePodcast    amazonmusic

Santxikorrota: Bardeetan libreSantxikorrota: Bardeetan libre

cascante

Santxikorrota: Bardeetan libre

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude