Euskal Gaizkileak podcastaren atal berrien estreinaldia

Euskal Gaizkileak podcastaren atal berrien estreinaldia –

Duela hiru urte podcastgintzan murgildu ginen burubelarri ZuZeun, eta ZuZeu Podcast sortu. Euskal Gaizkileak seriea da sortu genuen lanetako bat, eta etenaldi luze baten ondoren, plazerra da guretzat atal berriak estreinatuko ditugula jakinaraztea.

Spotify     ApplePodcast    GooglePodcast    ivoox    amazonmusic    listennotes      

Euskal Gaizkileak podcastaren atal berrien estreinaldia

2019ko neguan ikusi zuen argia Euskal Gaizkileak serieko lehen atalak, eta azkena 2020ko urtarrilean plazaratu genuen. Zortzi atal izan ziren orora. Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen, eta bere heriotzaren ondoren lan bera egiten jarraitu zuen Beñat Hach Embarekek. Podcastak sortzen hastean ZuZeutik apustu handia egin zen Euskal Gaizkileak aurrera ateratzeko, eta bidelagun izan genituen BIEUSE (Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea) eta IN Estudioak-eko Iñigo Etxarri.

Gurea bezalako hedabide txiki batentzat proiektu handia da esku artean daukaguna, eta horregatik luzatu da geldialdia nahi genuena baino gehiago. Baina lan askoren ostean itzuli gara, eta lau atal berri dakartzagu esku artean, lau urre pipita. Oraingoan ere, zorionez, bidelagun berdinekin. Hurrengo astelehenean, martxoaren 14ean, hasiko gara atal berriak estreinatzen, astelehenero bat.

Euskal Gaizkileak podcastaren atal berrien estreinaldia

Baratariako erregeak, Lafitte anaiak

  • Gidoia eta zuzendaritza: Beñat Hach Embarek
  • Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza, BIEUSE
  • Grabaketa, soinu diseinua eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri, IN Estudioa
  • Abestia: “Lafitte izena”. Hitzak eta musika: Jurgi Ekiza
  • Aktoreak: Aintzane Gamiz, Mikel Garmendia, Aintzane Crujeiras, Joseba Sacristan, Mikel Mendizabal, Xabier Alkiza eta Kiko Jauregi.

 

Lafitte anaien inguruko lehen berriak etxe honetan bertan irakurri ahal izan genituen Joseba Aurkenerenaren eskutik. Josebak urteak daramatza igandero ZuZeun artikulu txukun askoak publikatzen, eta eskerrak eman nahi dizkiogu, egiten duen lanarengatik orokorrean, eta Baratariako errepublikaren berri emateagatik bereziki.

Bestetik, zinez estimatzen dugu Jurgi Ekiza musikariak enkargatutako lana prestatzeko eskaini digun denbora eta mimoa. Ez dugu Lafitte anaien inguruko bertsorik aurkitu, eta horregatik eskatu genion baionarrari kantu baten egitea.

Harpidetu gure edukietara zure audio plataforma kuttunean, eta astelehenean izango dugu elkarren berri.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Spotify       Apple Podcast      Google Podcast

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua ez litzateke deus zu gabe

Euskal Gaizkileak podcastaren atal berrien estreinaldia

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!