[Urpeko Bonbarda #037] Etorri zaren bezala

[Urpeko Bonbarda #037] Etorri zaren bezala –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita hamazazpigarren saioan, rock musikak mugarri izan zuen “Nevermind” diskoa 30 urte betetzear dela eta Nirvana taldearen “Come As You Are” biografia gazteleraz argitaratu berria dela eta, grunge musika izan zena izan dugu akorduan.

Hogeita hamazazpigarren saioan, 1991ko irailaren 24an plazaratu zen “Nevermind” diskoak eragin zuen eztandaren ostean eta Nirvana buru zela, 80ko hamarkada bukaeratik 90eko erdialdera rock munduan gailendu zen grunge eszenari atzera begirakoa egin diogu.Seattle sound ere deitu izan zaio aipagai dugun mugimenduari, Washington inguruan piztu eta bertakoak zirelako oihartzun handiena erdietsi zuten taldeak -eta gaurko saioan entzungo ditugun gehienak-, besteak beste metalera lerratutako Soundgarden eta Alice In Chains, sona handieneko batzuk aipatzearren; baita Mark Lanegan piztitzarra kantari duen Screaming Trees ere.

[Urpeko Bonbarda #037] Etorri zaren bezalaEmakume musikariek gidatutako hiru talde ere entzungo ditugu, Veruca Salt aurrena, eta California inguruko bi geroxeago, Hole eta L7-ren “Pretend We´re Dead”. Datorren Azkena Rock jaialdian jotzeko iragarrita dagoen Donita Sparks-en taldearekin bezala, kanturik ezagunena entzun diogu J. Mascis-en Dinosaur Jr. taldeari ere, ardo botila irekitzearekin abiatzen den “Feel the Pain”.

Bitxikeria gisara, “Mirrorball” laneko lagin bat ere entzungo dugu, Neil Young zaharrak ondua eta grunge eszenak eman duen talderik oparoenetako batekin emana, lagun egin zituen Pearl Jam-ekin.

Orain arte aipatutakoak besteko oihartzunik lortu ez duten arren, Nirvanak ezagutzera eman zuen soinua ulertzeko hazia jarri zuten Melvins eta Mudhoney kuttunak ere ekarri ditugu saiora, oraindik errepidean diren kultuzko bandak biak ala biak.

Eta bukatzeko, garai haiek gurean izan zuten eraginaren isla, Saturrarango Brankan hirukotea, merezi besteko arretarik izan ez zuena.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #037] Etorri zaren bezala

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!