[Putzutik Plazara] Egiozu euskaraz, podcast-a

Egiozu euskaraz –

Dagoeneko entzungai dago Putzutik Plazara podcast serieko bigarren atala. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en eta Asier Gozategiren “Egiozu euskaraz” kantua aztertzen du Podcast honek. Zergatik egiten dugu lehen hitza erdaraz? Aurreiritziak, arrazakeria, estres linguistikoa, euskalkiak, euskaldun berria, edukazioa eta euskaldun labeldunaren sindromea aipatzen ditu saio honek.Elkarrizketatu dituzte: Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria eta kantuen hitzen egilea, Asier Gozategi kantaria, Xamar idazlea, Eneko Gorri Miarritzeko euskara eragilea, eta euskaldun berri batzuk. Podcast-aren egileak: Oier Abarrategi Altuna, Mikel Martin Murua, Sara Iriarte Lasa, Garaia Pagola Urriza

Egiozu euskaraz

Egiozu euskaraz
Putzutik Plazara

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude