[Putzutik Plazara] Berritsuen Txokoa

Berritsuen Txokoa –

Berritsuen Txokoa” podcastean Esne Beltzaren “Nahi Dut” abestia aztertuko da. Podcast-ak arreta berezia jarriko du Kontseiluak antolatu zuen “Euskaraz bizi nahi dut” kanpainan. Hortik abiatuta, euskararen gaur egungo egoera, hitz egiteko aukerak eta oztopoak landuko dira. Horrez gain, euskara sustatzeko kanpainak eta kanpaina horietan abestiek zer nolako pisua duten aipatuko da, eta zehazki “Nahi dut” kantuaren arrakasta. Elkarrizketatuak: Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia eta Jon Garmendia ‘Txuria’ letraren egilea.

Berritsuen Txokoa

Egileak: Ibon Feliz, Markel Azpeitia, Amanda Caro eta Ainhoa Villacián

Berritsuen Txokoa

Euskarari buruz mintzo diren kantuen inguruko podcast seriea. MUko Ikus-entzunezkoetako 1. mailako ikasleak