[Urpeko Bonbarda #010] Bandoneona amorruz jo

[Urpeko Bonbarda #010] Bandoneona amorruz jo –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 10. saio honetan, Astor Piazzolla, “tangoaren “hiltzaileari” buruzko monografikoa osatu dugu, bere jaiotzaren mendeurrenean.

Hamargarren saio honetan, Astor Piazzolla bandoneon jole argentinarrari monografikoa osatu diogu, 2021ko martxoaren 11n jaio zeneko mendeurrena ospatzen baita.

[Urpeko Bonbarda #010] Bandoneona amorruz joGure soinu txikiaren oso antzekoa omen den musika tresnarekin, tangoaren berritzaile nagusitzat jotzen da Piazzolla.

Saioan Piazzolla zenari egindako omenaldiak entzun ditugu, Los Fabulosos Cadillacs-en “Piazzolla” edo Javier Lopez Jaso soinu jole nafarraren “Un paseo con Astor”. Baita Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren “Putzu guztiek dute ondoan apoa”, non aipatzen den “Piazzollak bezain triste jotzen du tangoa”.

La Platako musikariaren doinurik ezagunenetako batzuk ere entzungo ditugu, Sao Paulo Ska Jazz (“Adiós Nonino”), Grace Jones (“Libertango”), Al Di Meola (“Oblivion”) eta Gotan Project (“Vuelvo al Sur”) artistek egindako moldaketetan. Eta jakina, baita Astor Piazzolla bera ere, bandoneonari eragiten “Buenos Aires hora zero”, “Libertango” eta “Romance del diablo” kantuetan, hala bere lehen boskote bikainarekin nola bigarren zortzikote elektrikoarekin.

Faxismoak txunditu zuen musikariari buruzko saioa osatzeko -Argentinak Pinochet bezalako figura bat beharko lukeela esan zuen-, Irene Amuchasteguik idatzitako “Astor Piazzolla, el innovador del tango” artikulua izan dugu oinarri, eta Astor Piazzollaren jatorrizko kantuak hautatzen Diego Fischermanek lagundu digu.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #010] Jo amorruz bandoneona

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!