[Urpeko Bonbarda #040] Baketen maisua

[Urpeko Bonbarda #040] Baketen maisua –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeigarren saioan, Javi Area perkusio jolea omendu nahi izan dugu.

Berrogeigarren saioan, Javi Area zenari gorazarre egin nahi izan diogu, joan den ekainaren 18an zendu baitzen, 53 urte zituela, minbiziak jota. Estudioko musikari, perkusio jole aparta zen Area, makina bat egitasmotan parte hartutakoa, orkestra handiekin zein kalean joz. Astigarragako Musika Eskolan irakasle ere bazen, eta hutsune handia utzi du, musikari bikaina izateaz gain oso gizon jatorra baitzen.

[Urpeko Bonbarda #040] Baketen maisuaSaioa MoMau talde berezia entzunez abiatu dugu, Les Mecaniciens desegin ostean bertako musikari batzuek sortutako taldea, funk erritmoan. Aspaldiko taldeak akorduan, Samar ere ekarri dugu gogora, Pascal Gaignek gidatu eta perkusioa ardatz zuen egitasmoa. Folk musikarekin jarraituz, Furunda taldearen 1998ko “Juanita” lanari ere erreparatu diogu. Nazioartera salto eginez, Faltriqueira taldearen “Palmira” entzun dugu, Javi Areak bertan egindako lana goraipatua izan baita sarri -ez zioten alferrik “gallego” deitzen-.

Javi Arearekin batera makina bat egitasmo eta bizipen izandako Aitor Furundarenak eta Maria Lopez galiziarrak gainera, hitz politak izan dituzte aspaldiko laguna gogoan hartuta.

Perkusio joleak grabatutako diskoekin jarraituz, Mixel Ducau eta Caroline Phillips-ek sortutako Bidaia taldearen kantu bat entzun dugu, “Oihan” estreineko diskoan perkusio jole izan baitzuten Javi Area; baita Pier Paul Berzaitz zuberoarrak ere, “Baratze bat” lanean. Eta beste horrenbeste Amaia Zubiria kantariak, bere taldean ohiko bateria jolea zuen-eta.

Maria Lopez eta Aitor Furundarena musikariengana jotzeaz gain, Astigarragako Musika Eskolara ere jo dugu, irakasle gisa nolakoa zen ezagutze aldera. Odei Astibia eta Alfred Pastain lankide eta ikaslearekin hitz egin dugu, maisuaren hurbilekoak biak ala biak.

Azken txanpan, Luis Mari Moreno “Pirata” lagun minarekin batera Javi Areak izan dituen egitasmoetako batzuk entzunez bukatu dugu saioa, LosDelGás eta Blues Thorpes “ganberroak” batetik, eta Zozongoren Euskorleans bestetik, euskal kantuak New Orleanseko jazz moldera ekartzen dituena.

Bukatzeko, eta ezer baino gehiago kalean jotzea maite zuen Javi Area musikari baikor eta eskuzabalari agur esateko, berau zendu eta gutxira Iñaki Salvador piano joleak idatzi zion testu zoragarria euskaratu dugu.

.

* Atal honen irudian ageri den Javi Arearen argazkia,
Pastain Irudi Zerbitzuak-ena da.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #040] Baketen maisua

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!