[Urpeko Bonbarda #062] Badira 50 urte

[Urpeko Bonbarda #062] Badira 50 urte –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 62. saioan, mende erdi atzera egin eta 1972an argia ikusitako lanak dakartzagu beste behin eta bigarrenez, oso urte oparoa izan baitzen musikagintzan, rock anglosaxoiari dagokionez, batez ere.

Hirurogeita bigarren saio honetan, atzera begirakoa egingo dugu beste behin, eta orain mende erdiko lan gogoangarri batzuk aurkeztu, 1972ko uzta bikaina ahotan hartuta.

Rock & Roll hirukote bikainarekin abiatu dugu saioa, oso maite ditugun Big Star taldearen debut lana, The Rolling Stones boskotearen harribitxi “Exile on Main St.” eta Deep Purple taldearen “Machine Head” aurkeztuta, azken hau rockaren historiako riff ezagunena gordetzen duena.

[Urpeko Bonbarda #062] Badira 50 urteFolk doinuetara lerratuta, Jackson Browne kaliforniarraren izen bereko lehen diskoa aurkeztu dugu, eta Stealers Wheel bikote eskoziar ez oso ezagunen “Stuck in the Middle With You” izugarri ezaguna. Baita saioko euskal musikari bakarraren “Udaberria” kantua ere, Estitxu bakarlariak 1972ko bilduman emana, hiruzpalau Ep argitaratu eta gero. Estibaliz Robles-Arangiz, Beskoitzeko Urretxindorrarekin batera, Nina Simone handia dugu, tamalez, gaurko zerrendako emakume bakarra. Eta azken honek bezala, pianoarekin lagundu du “Satellite of Love” Lou Reed zaharrak, “Transformer” maisulanetik hautatu diogun kantua.

Barrabas espainiar taldeak AEBetan ere arrakasta erdietsi zuen 1970ean, perkusio latinoak eta funka rock sinfonikoarekin nahastuta, Santana, Osibisa eta besteri jarraiki.

Bukatzeko, soul musikaren izen handi bi. Al Green bata, “Let´s Stay Together” maitasun kanta ezaguna abestu zuena izen bereko diskoan, gerora Tarantinok “Pulp Fiction” filmaren soinu bandan gehitua; eta Stevie Wonder bestea, nerabezarotik Motown zigiluarentzako arrakastak idazteaz nekatu eta soinu propioa bilatzeari ekin ziona “Talking Book” plazaratuta, 22 urte baino ez zituela.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify     Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast      Ivoox

[Urpeko Bonbarda #062] Badira 50 urte

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!