[Urpeko Bonbarda #036] Azken uda dantza

[Urpeko Bonbarda #036] Azken uda dantza –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hogeita hamaseigarren saioan, Berria egunkariak 2021eko udan plazaratutako “Azken uda dantza” sorta dakargu.

Hogeita hamaseigarren saioan, 2021eko ekain bukaeratik irail hasierara bitarte Berri egunkariak asteartero argitaratu duen “Azken uda dantza” seriea ekarri dizuegu; 60ko hamarkadatik hona sekulako arrakasta erdietsi eta dagoeneko euskal kantagintzan kasik klasiko bihurtu zaizigun hamaika kantu.

[Urpeko Bonbarda #036] Azken uda dantzaEstitxu kantariaren “Euskaldun makila” entzun dugu saio hasieran, 60ko hamarkadako kantua, eta hurrengo hamarkadako bi: Telosforo Monzonek idatzi eta Pantxoa eta Peio bikote sonatuak ezagutarazitako “Lepoan hartu eta segi aurrera” zein Haizea taldearen “Brodatzen ari nintzen” balada, Txomin Artolak Gure Herria aldizkarian atzeman eta Amaia Zubiriarekin batera emana.

Hurrengo belaunaldikotzat jo ditzakegu Itoiz taldearen “Lau teilatu”, garai haietan rock progresiboan murgilduta zegoen taldearen harribitxi akustikoa; Hertzainak taldearen “Ta zer ez da berdin”, Euskal Herria hankaz gora jartzera zegorren debut laneko ereserki baikorra; eta OK Korral berezi-berezien “Baserriko neskatilak”, euskalbilly-aren asmatzaileena.

Aurreko taldean sartzeko modukoa da Ruper Ordorika, baina dagoeneko 90eko hamarkadakoa du “Ez da posible”, oñatiarraren laugarren lanari izenburua ematen dion kantua. Herrikide eta garai berekoak izan arren, arras ezberdina da Latzen taldearen “Laztana”, gurean egon den heavy baladarik kantatuenetakoa. Hamarkada berean egin zuen eztanda trikipop-ak ere, Gozategi ordezkari nagusienetakoa eta “Nirekin” kanturik dantzatuenetakoa zela. Azken bi kantuak milurteko berrikoak dira: Ken Zazpi bizkaitarren “Ilargia” bata, taldekideen artean ere gorroto-maitasun sentipenak eragin dituena; eta Hesian nafarren “Zerotik” bestea, bizitzako esparru guztietan aske izatea aldarrikatu gura duena.

Entzungai izan dituzuen Kantuen Azalpen guzti guztiak, Berria egunkariko kazetari hauexek idatziak dira: Gorka Arresek, Ainize Madariagak, Andoni Imazek, Mikel Lizarraldek, Aitor Biainek, Olatz Enzunza Mallonak, Amaia Igartua Aristondok eta Ane Eslavak.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox 

[Urpeko Bonbarda #036] Azken uda dantza

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude