[Urpeko Bonbarda #006] Arima Soul

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul) –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena.

Seigarren saio honetan, ARIMA SOUL egitasmoko Makala eta Lidia Intxausti elkarrizketatu ditugu.

Seigarren saio honetan, ezkongaiak bagina bezala, disko berriak aurkeztu, musika zaharrak berreskuratu eta mailegatutako doinuak entzungo ditugu lehen aldiz, sarri erabiliko dugun formula.

Plazaratu berri diren lanen artean, bat nagusi: Arima Soul laukote berriaren Ep homonimoa, egitasmoaren sortzaile Lidia Insaustik eta Makalak aurkeztuko digutena, bakoitzari bere aldetik egindako elkarrizketatxoari esker. Eta gainera, Foo Fighters taldearen “Medicine at Midnight” zein The Pirouettes bikotearen “Equilibre” lanetatik ere lagin bana entzungo dugu.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Aspaldiko doinuei dagokionez, efemerideak medio gaurkotasuna duten bi talde eta bakarlari bat. Batetik, The Beatles taldea, 1963ko otsailaren 11n grabatu baitzuen lehen lan luzea izango zuen “Please, Please Me” diskoa, eta urte bete geroago, otsailaren 11n joko baitzuen lehen aldiz AEBetan zuzenean, Washington hirian. Bestetik, Gene Vincent rockabilly musikaren aitzindari izan zenaren kanturik ezagunena berreskuratuko dugu, “Be Bop a Lula”, 1935eko otsailaren 11n jaio zelako, eta The Supremes taldearen kantutxo bat, hirukoteko kide Mary Wilson otsailaren 8an zendu baitzen.

Bukatzeko, mailegatutako kantua, kasik derrigorrez hautatu behar izan duguna: Xabier Lete zenaren “Gizon arruntaren koplak”, Chill Mafiak “Gazte arruntaren koplak” bihurtua, trap moldean eta arrakasta handiz, ikamikak tarteko.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!