‘Apple Podcasts’: ordenagailuetara ere bai

‘Apple Podcasts’: ordenagailuetara ere bai –

Apple etxeak Itunes akabatu eta bere ordez hiru aplikazio jarriko ditu Mac sistema eragilearen azken bertsioan: Podcasts, Apple Music eta Apple TV. Catalina izena du eguneraketa berriak, eta iOS eta MacOS-en arteko bateratzearen lehen pausua izan daitekeela diote adituek. Podcasts eta Apple Music aplikazioak jada baziren iphone eta ipadetan, eta orain ordenagailuetan ere izango dira. Horrez gain Apple TV+ streaming zerbitzua eta Arcade gaming zerbitzua ere iragarri dituzte.

MacOS Catalinaren beste berritasunak:

-Itunes desagertuko da eta bere ordez Apple Podcasts, Music eta TV aplikazioak jarriko dituzte.

-Sidecar izeneko proiektuaren bidez Ipadak pantaila osagarri bezala erabili ahal izango dira.

-Catalyst proiektuaren bitartez, hemendik aurrera iOS-eko app-ak eskuragarri eta erabilgarri egongo dira Mac ordenagailuetan ere. Honek esan nahi du, esaterako, euskaraz garatutako app-ak Mac ordenagailuetan ere erabili ahal izango ditugula.

'Apple Podcasts': ordenagailuetara ere bai

Deskargatu MacOS Catalinaren beta bertsioa.

  1. Bisitatu developer.apple.com zure Mac-ean.
  2. Klikatu Dicover atala.
  3. Klikatu macOS jartzen duen lekuan.
  4. Klikatu Download.
  5. Zure garatzaile kontuarekin erregistratu.
  6. Behekaldean Install Profile botoiari sakatu. MacOS Catalina jaisten hasiko da.
  7. Zure Downloads leihoa zabaldu eta klikatu macOS Catalina Developer Beta Access Utility.
  8. Klik bikoitza macOSDeveloperBetaAccessUtility.pkg-ri instalatzailea abiatzeko.

ordenagailuetara ere bai

Zer duzu buruan “‘Apple Podcasts’: ordenagailuetara ere bai”-ri buruz

  • Mac book Pro erosi berriak arazoak eman dizkit. Dendara eraman dut eta lehenbizi diskoa aldatu didate, bigarrenez pantaila. Guzi honekin EUSKARA desagertu zait eta baita ere pertsonalizatu ahal izateko zenbait aukera ere.