[Urpeko Bonbarda #057] 1972ko uzta

[Urpeko Bonbarda #057] 1972ko uzta –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Berrogeita hamazazpigarren saioan, mende erdi atzera egin eta 1972an argia ikusitako lanak dakartzagu, oso urte oparoa izan baitzen musikagintzan, rock anglosaxoiari dagokionean, batez ere.

Berrogeita hamazazpigarren saio honetan, atzera begirakoa egingo dugu beste behin, eta orain mende erdiko lan gogoangarri batzuk aurkeztu, 1972ko uzta bikaina ahotan hartuta.

70eko hamarkadan soul eszenan ahots propioa agertu zuen Bill Whiters kantariarekin abiatu dugu saioa, eta sonoritatez hurbil zuen William S. Fisher teklatu jolearekin jarraitu, honek Herri Gogoa zigilutik jaso zuen mandatu bitxiarengan arreta jarrita: Euskal doinu tradizional batzuk molde sikodelikoan aurkeztu zituen, funk erritmoan -Elkar etxeak biniloan berrargitaratu duen “Akelarre sorta”-z mintzo gara-.

[Urpeko Bonbarda #057] 1972ko uztaSoinu gogorragoetan eman zuen Black Sabbath laukoteak “Vol. 4” diskoa 1972an, eta The Allman Brothers Band seikoteak “Eat a Peach”, Duane Allman zendu osteko lehena.

Orain mende erdi plazaratutako diskoan artetik bi nabarmentzen dira gehien: Neil Young zaharraren “Harvest” batetik, eta David Bowie gogoratuaren “Ziggy Stardust” bestetik, harribitxiak biak ala biak.

60ko hamarkadan Garfunkelekin batera ezagutu genuen Paul Simon gitarra joleak bakarkako bigarren lan luzea plazaratu zuen 1972an, eta Cecilia kantari espainiarrak bere debut lan homonimoa. Gainontzeko hiru lanak Ingalaterratik datoz: Elton John izarraren “Honky Chateau”, Nick Drake madarikatuaren “Pink Moon”, eta Brasilgo diktadura militarretik ihesi zebilen Caetano Veloso itzaltsuaren “Transa” -portugesez ez ezik, ingelesez ere kantatua!-.

Falta diren guztietatik, bateren bat akordatuko da 1972koak direla Big Star-en debuta, Estitxuren bilduma edo Lou Reeden “Transformer” ere, gutxi batzuk aipatzearren; baina zaudete lasai, zaudete, bigarren atal bat ere izango dugu-eta.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify     Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast      Ivoox

[Urpeko Bonbarda #057] 1972ko uzta

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude