Zure garunaren gezurrak sinisten dituzu? (Bideoa)

garunaren gezurrak

Ez da urrun geratzen urdin-beltz koloreko soinekoa ikusten zutenen eta urre-zuri koloreko soinekoa ikusten zutenen arteko diskrepantzia mediatizatua. Sare sozialetan piztu zen sua, gero telebista kate guztien albistegietara iristeko. Bada, Mashable hedabide estatu batuarrak honako bideoa publikatu du, geure garunak sartzen dizkigun zirien inguruan berba egiteko. Zeuri ere sartzen al dizu ziria garunak?

Michael Abrash Facebook Oculus proiektuko zientzialariak San Frantziskon emandako hitzaldia da honakoa. Askotan pentsatzen dugu, ikusten dugun oro erreala dela. Hala ote baina?