Zuk ere adreilua jar dezakezu Can Vies berreraikitzeko

Zuk ere adreilua jar dezakezu Can Vies berreraikitzeko

Zuk ere adreilua jar dezakezu Can Vies berreraikitzeko

Hilabete igaro da Bartzelonako Sants auzoko Can Vies eraikin sozial okupatua eraisteko lanak hasi zirenetik. Astebete iraun zuten protestetan milaka lagunek parte hartu ondoren, suntsitze lanak etetea lortu zuten, eta berehala hasi zituzten berreraikitze lanak. Baina ohikoa denez, nekezagoa da ezer eraikitzea suntsitzea baino. Hori dela eta, Verkami atarian crowdfunding kanpaina abiatu dute, nahi edo ahal duenak bere alea jarrita berreirakuntza lanetarako behar dituzten 70.000 euroak biltzeko asmoz.

Lehenengo egunotan 14.000 euro bildu dituzte, baina 35 egun geratzen dira oraindik ekarpenak egiteko. 10 eurotik hasi eta 5.000 eurora artekoak izan daitezke. Verkamin bertan eman dituzte proiektuaren inguruko azalpenak xehetasun osoz, eta euskaraz ere irakur daitezke.

Honako bideo honekin egungo egoerara eraman dituen ibilbidearen errepasoa egin dute:

Jasoko duten dirua materiala erosteko eta beharrezko denean profesionalak kontratatzeko erabiliko da, baina baita protesta astean atxilotu zituzten kideen epaietako gastuak ordaintzeko ere.

Zuk ere adreilua jar dezakezu Can Vies berreraikitzeko