Zuhaitzean ordoki (baobab)

Zuhaitzean ordoki (baobab)

Zuhaitzean ordoki (baobab)Aste santuetako oporretan ez naiz oso urrutira joaten, beti geratzen naiz hemen inguruan, badago eta zer ikusia. Aurten Gazte Danbadan egon naiz, Karrantza inguruko mendietan, Toloñon, eta hango eta hemengo festen batzuetan ere bai. Baina uda ezberdina da, beti saiatzen naiz aurretik zer edo zer antolatzen pare bat astez hortik aurrera joan ahal izateko. Mirakuluak eta kiribilketa irabiatuak egin behar izaten ditut sosak aurrezteko: motxilan beti gordetzen dut tokia sardina eta atun lata, txorizo eta bestelakoentzako; askotan ibilbidea dauzkadan lagunen etxeen arabera antolatzen dut, baina lagunen lagunena ere, batzuetan. Autobusa da nire garraioa, autostop-ean ez nau inork jasotzen. Ostatu ezberdinetan egin dut lo, baita eliz-atarietan ere.

Zuhaitzean ordoki (baobab)Kontua da egunotan gogo bizia piztu zaidala bidaiatzeko, eta gainera badakidala nora. Baina ezin naiz autobusez joan, eta jatekoez aparte motxilan tokia egin beharko nioke eskaladako materialari.

Madagaskarrera joan nahi dut, baobab batera. Tamaina horretako zuhaitzera igo eta bere goi-ordokian tripaz gora etzan. 30 metroko alturan, 11 metroko diametroa daukan enbor baten gainean. Izpiritu zaharrak bizi omen dira bertan oraino. Jatekoa, edatekoa, erretzekoa eta irakurtzekoa igo, astebete pasa eta itzuli. Umetatik izan dut zuhaitzetara igotzeko zaletasuna, zerbait primitiboa pizten du nigan.

Nire izenari zentzu osoa aurkitu nioke baobab baten gainean. Ordokietan zuhaitzak ugari dira, baina zuhaitzean ordoki gutxi.

Zuhaitzean ordoki (baobab)
Afrika, baobab, madagaskar, natura, oporrak, zuhaitzak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude