Zorte on!

Zorte on! –

Bizitzan askotan zorte onaren laguntza oso lasaigarria da, baina, hala ere, ezin dugu hortan gure itxaropen guztiak jarri; zeren eta, zortearen arabera gauzak ondo edo gaizki ateratzeko aukerak erdibanakoak baitira.

Zorte on!

Politikagintzan ere, zorteren balantza alde batera edo bestera mugitzen da batzuetan, eta historiak txontxongilo balira bezala mugitzen ditu politikariak. Horrela, batzuetan prozesu politikoek bere aldeko haizea topatzen dute eta kruzero-abiadura hartzen dute, momento batez  utopia eskuragarri dela irudia emanez… Beste batzuetan, ordea, atzerapen izugarria sortzen da bapatean eta, minduta, hasierako kasilara (abiapuntura?) itzuli behar dugu edo, agian, atzerago.

Kataluniak bere prozesua hasi zuenean, Euskal Herrian batzuk emozioz ikusi genuen herri konplexu batek (“konplexu” hau ez dut oso ondo ulertzen) estatu monolitiko bat kolokan jartzea lortzen zuela. Jendarteak bere burua antolatu zuen eta politikagintzari interpelazio iraunkorra egiten zion. Dinamikak armonizatzea lortu zuten eta ongi adierazi zuten zein zen prozesuren helburua: oinarrizko eskubidea (eskubide bat? / eskubideak?) eskuratzea, hau da, jendarte gisa munduan izateko eta egoteko modua erabakitzea.

Hemendik hamarkada batzuetara historilariek beren hausnarketak egingo dituzte; arrazoiak, akatsak, aukerak eta mehatsuak… Baina, agian, zorteak ere bere papera jokatu zuen eta ez bereziki jendearen onerako.

Pasa den igandeko Kataluinako hauteskundeetan estatuko begi guztiak jarrita zeuden. Abstentzio eskandalagarriak biztanle asko eta asko urrundu zituen hautetsontzietatik. Gaur politologo baten artikulua irakurri dut  gai honi buruz : bere tesiaren arabera, halako abstentzio handia normaltasun demokratikoaren keinua da. Bere iritziz, litekeena da herritar batzuek pandemiagatik abstentziora jotzea, baina beste batzuek, sondeoak ikusita, bazekiten zer gertatuko zen eta nahiago izan dute gauzak zeunden bezala uztea… Benetan, zinismo magistrala.

Nire iritziz, pandemia baten erdian hauteskundeak deitzeak baztertzen du, printzipioz, boto emaileen sektor sensible bat, eta agian noizbait ikasiko dugu faszismoak bere lekua egin zuela gure artean horrelako salbuespen-egoeran.

Illa ministroaren mesedetarako egin dira hauteskundeak, eta saiatu dira pandemiaren kudeaketa horrela goraipatzea; baina, aldi berean, gutxienez hamaika faszista Parlamentan sartzea ere lortu dute, eta hori ez da gauza makala. PSOEk ez du inoiz huts egiten.

Gustatuko litzaidake Kataluniako herriak bere bidea topatzea eta behingoz zorte ona izatea. Baina bakarrik aste honetako gertakariaren errepasoa eginez, hots, Rato kalean, Cifuentesen absoluzioa, polizia desberdinen kargak, pobreziaren hazkundea eta rapero baten aurkako kartzela zigorra,… egia esateko ez naiz oso optimista…

Egun on eta zorte on, Katalunia!

Zorte on!

Medikua