Zientzian sinesten dut, mi amor

Zientzian sinesten dut, mi amor –

Momentu honetan inportanteena txertoak izatea da. Argentinan, 2020ko abenduan Errusiakoarekin txertatzen hasi dira. Ondorioa eztabaida bat izan da. Errusiakoa? Zergatik? Hortik diskurtso arraroenak agertu dira: txip bat daukala, Errusia komunista dela, eta abar. Izan ere, politikari batek salaketa bat jarri zuen “pozoia” delako. Eta beste batek txostena errusieraz zegoela esan du, beraz, ez zen ezer ulertzen.

Zientzian sinesten dut, mi amor

Txertatzen hasteko, ANMATek (farmakoei eta elikagaiei baimena ematen dieten hemengo erakunde batek) baimena eman zuen. Hala ere, kontra daudenak nola egin genuen hori galdetzen hasi ziren. Ikuspuntu horretatik, dirudienez, hemengo zientzialariak ez dira onak. Atzo arte, jakina, Lancet aldizkarian Errusiako txertoa fidagarria dela agertu arte.

Nire lagun batzuekin, askotan, horri buruz hitz egiten dut. Sarmientoren pentsamenduan geratu garela uste dut: gu arlotekerian bizi gara eta zibilizazioa bakarrik Europan dago. Gero, Europako bati azaltzea bidaiatzeko guk ez dugula lianarik erabiltzen zaila da.

Orduan, non utzi ditugu Argentinako batzuek irabazi zituzten Nobel sariak (Milsten, Houssey, Leloir)? Argudioa hori historia zahar bat dela da? Momentu honetan, bi txerto garatzen ari dira Argentinan koronabirusen kontra, plasma erabiltzeko ikerketa bat egin da, zaldi seruma ere bai. Medikuntzaz gain, satelite batzuk bidali ditu Argentinak espaziora eta, joan den astean, INVAP-ek, Estatuko enpresa batek, lizitazio bat lortu du Holandan erreaktore nuklear bat egiteko.

Hala ere, gobernuaren kontra dauden komunikabideek beti mesfidantza ereiten dute. Nola egingo dugu guk hori Europan egiten ez badute? Gainera, ez da ulertzen hemen txertoari beldurraz begiratzea. Argentinan hain ohituta gaude txertoen egutegiarekin, ezen esne kartoi guztietan agertzen den. Beraz, ezagun batzuei txertoa har dezaten eskatu diete konfiantza lortzeko jendearen artean: Alberto, Cristina, Ginés (Osasun Ministroa), eta orain vedette zahar bati, Moria Casán. Gure Moriak bere esaldiak beti bukatzen ditu “mi amor” esanez. Honi buruz galdetu diotenean, bere erantzuna izan da “creo en la ciencia, mi amor” (zientzian sinesten dut, maitea).

 

Zientzian sinesten dut, mi amor

Eskola publikoko irakaslea naiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude