Zertarako balio du Espainiako senatuak?

Senatua suntsituPasa den hauteskunde orokorretan, nire ahizpa txikiak botoa eman zuen lehen aldiz. Propaganda etxera iritsi zen horietako batean, ahizpak gutun-azal bat ireki eta harriturik galdetu zidan –ia beldurturik, astakeriaren bat esatera ez ote zihoan-: “Hara, ez nekien Espainiak senaturik zuenik. Zer egiten du senatuak, bada?”. “Lasai, heldu gehienek ere ez dituzte senatuaren eginbeharrak ezagutzen”. Zer egiten du Espainiako senatuak? Galdera oso ona.

Jordi Évolek, Salvados saioetako batean, Xose Manuel Pérez Bouza BNGko senatariari galdera bera egiten dio: “Zertarako balio du egun senatuak?”. Senatariak beldurrik gabe erantzuten du: “Oso gutxirako edo ezertarako ere ez. (…) Senatuaren rola dudazkoa da zeharo, eta zer esanik ez diputazioena. (…) Diru xahutze ikaragarria dira”.

Eta zenbat kostatzen zaio Espainiako estatuari bi erakunde horiek mantentzea? Ba, urtero-urtero, sei mila milioi euro. Eta zenbat kobratzen du senatari batek hilean? 5.000 euro gordin, dietak barne. Hori guztia “oso gutxi edo ezertxo ere ez” egiteagatik. Gehiago jakin nahi? Hortxe behean bideoa. (Oharra: ez ikusi malaletxean bazaudete).

Dena den, txalotzekoa da Pérez Bouzaren ausardia hain zintzo mintzatzeagatik kamaren aurrean eta trapu zikinak eguzkitara horren lasai ateratzeagatik.