7 pentsamendu “Zero, irailaren 11ri buruz argitu gabekoak”-ri buruz

  • Ez dut dokumentala ikusi (100 minutu!!) baina orain arte irailaren 11ri buruz ikusi ditudan teoria alternatibo guztiei (gehienak kospiratiboak) martxoaren 11ko teoria alternatibo-kospiratiboen antza dutela esango nuke: zure teoria alternatiboa baieztatzen dituzten zehaztasun guztiak hartu eta zure teoriarekin bat ez datozenak bota. Normalean zure teoriarako erabili ahal duzuna konfirmatu gabe dagoena edota ahultasun handiena duena da, eta oso argi dauden kontuak (%99) baztertu egiten dira.
    Honek ez du bertsio ofiziala egiazkoa denik esan nahi.
    Dena den nik “Navaja de Ockham” delako teoria aplikatzen diet halako informazioei: azalpenik sinpleena izaten da egiazkoa.

    Navaja de Ockham, eradarako Wikipedian: http://es.wikipedia.org/wiki/Navaja_de_Ockham

    Nola demontre esaten da “Navaja de Ockham” euskaraz?

  • Inork esan baino lehen nik esango dut, “Ockamen Labana” ez omen da zuzenbidean aplikatzen

    (Wikipediatik: El argumento de la navaja de Ockham no se aplica en derecho por considerar que el número de pruebas o testimonios debe ser lo mayor posible)

    Hala ere emakume bat hiltzen dutenean bere senarra izaten da poliziaren ikerketaren lehenengo susmagarria….

  • William of Beckham... barkatu Ockham 2010-03-11 12:08

    Agian, estu-estu hartuta, adieraren jatorriari erreparatuta, “Ockhanem labana” beharrean “Ockhamen bizar-labana” hobetsi beharko litzateke (ene uste es la estanteria, noski).

  • Gezurtiek oso ondo dakite arau hori, eta botere-politika-mafia gaietan gezurrak oso jorratuak izaten dira

  • Gari Garaialde 2010-03-11 21:06

    Ez dut osoa gaur ikusiko, baina ea ikusten noan arabera zertaz doan kontatzeko aukerarik dudan.
    Hala ere, ea kapituloka erantzuten dudan.
    Ttikitatik ikasi nuen nik ganibetekin kontuz ibili behar zela, eta bizarra kentzeko antxur eta labanek lepoa ere moztu diezaguketela.
    Galdera bat sortzen zait “azalpenik sinpleena izaten da egiazkoa” aplikatuz, atentatu batek logikoa ematen du, horduan eta hemendik begiratuta ere bai; baina nondik ateratzen dira Ben Laden eta Al-Qaeda? Nork jartzen dizkigu begi aurrean? Ordutik aurrerako gertakarien hurrenkera ezagutzen dugu.
    Dokumentalera iztuliz, 36. minutoan noa eta orain arte Dorre Bikien erortzeen arrazonamendua jarri dute dudatan. Orain Pentagonoko egazkinarekin dabil, eta hemen labana pasatzen badiogu, bertsio ofiziala da benetan sinesgaitza gertatzen dena.
    Kontatuko dizuet…

  • Atlantiko ertzetik 2010-03-11 21:55

    Niri, ikusirik jada osoa, 100 min-ak, iruditu zait arras interesatea hor esaten dena eta gainera razonatua esango nuke bipilki. Neure impressionea, izan gabe holakoetan aditua edo peritoa.

  • Iñakito Garay 2010-03-11 21:58

    Ba, nik ikusi dut osorik eta lehenengo gauza esan nahi dudana da, atentzioari eusten diola hainbeste minututan. Ez da marka makala, halako gai gogorrarekin, gainera. Hortik aurrera, nolaz eta erabateko babua naizen, orain zer pentsatu jakin gabe geratu naiz. Lehen bertsio ofiziala neukan buruan, orain ez hura eta ez hau. A ze kalamidadia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude