Zergatik Espainia ez den Frantzia

Zergatik Espainia ez den Frantzia

Harrigarria da Frantzian protestak hartzen ari diren neurria (L´Humanitek CGTren bidez, mobilizazioetan guztira hiru miloi pertsona zeudela esan du). Eta ez du, mobilizazio eta grebek, epe laburrean etenik izango duenaren itxurarik. Biharko, greba orokorrerako deia egina dute sindikatuek eta erantzun handia izatea espero da.

Ipar Euskal Herrian, eragin gutxiagoz, baina mobilizazio jendetsuak egin dira. Azkena larunbatean burutu zen.

Gobernuak, momentuz, ez du atzera egiteko asmorik erakutsi eta lege aldaketa azkeneraino eramateko asmoa agertu du. Fillon ministroaren ahotik, senatuan ostegunean aztertuko dela erabakia jakinarazi zuen.

Espainiarekin alderaketak

Irailaren 29an Espainiako sindikatuek greba deialdia egin zuten lege erreformaren aurka. Udaberritik deitua zegoen arren, ez ziren Frantzian mobilizazioek izan duten jarraipenera heldu.

Euskal Herrian, gehiengo sindikalak ekainaren 29rako deitu zuen lege erreforma beraren aurkako mobilizazioa bere aldetik, eta ez zuen bat egin iraileko deialdiarekin.

Zergatik du Espainian hain eragin ahalmen txikia grebak? Edo zergatik hain handia Frantzian?

Albistegien irudietan, findegien itxierak herritarrengan sor dezakeen kolapso egoera aipatzen dute eta Euskal Herria erdibitzen duen mugaz hegoalderako gasolindegietan, ondorioz, eman den gasoil salmentaren igoera. Pentsaezina litzateke halako egoera bat Espainian.

Tradizio historiko bati erantzuten ote dio? Sindikatuen sinesgarritasun handiagoari? Azterketa ekonomiko guztiak ados daude Espainiak Frantziak baino egoera ekonomiko kaskarragoa duenaren analisiarekin, eta hala eta guztiz ere greba eta mobilizaziorako deiek oso erantzun eskasa jasotzen dute, hexagonoarekin alderatuta Espainian.

Zenbaitek adi, eta inbidia apur batez, jarraitzen ditugu Frantziako mobilizazioak. Ikusteko dago Sarkozyren pentsio erreforma aldatzeko gauza diren, baina une honetan, estualdian jarri dute bera eta gobernua bederen.

Zergatik Espainia ez den Frantzia

Irudia | Noiz hartu erretreta? Horixe Frantzian auzitan dagoena | Ezezaguna | LGPL
Zergatik Espainia ez den Frantzia

Zer duzu buruan “Zergatik Espainia ez den Frantzia”-ri buruz

  • […] 2010/11/04 @ 15:00 X. Irizar Zuetakoren bat gogoratuko da akaso, duela aste batzuk Zergatik Espainia ez den Frantzia izeneko post bat idatzi nuela ZuZeun. Harako hartan, Espainian greba orokorrak zergatik izan zuen […]