Zer pentsatua ematen duen irudia

Murtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoak Doctor Honoris Causa izendatu du asteon Jose Maria Aznar. Nazio espainiarrari buruzko diskurtsoa izeneko hitzaldiarekin eman zion horrela FAESeko buruak unibertsitate horretako kurtso akademikoari hasiera. Ekitaldi akademikoaren aurretik eukaristia ospatu zuten.

Aurpegia behar du, Aznarrek! Etika, Politika eta Humanitateen katedra dauka unibertsitate horretan. Politikaz dakienik ez dut zalantzan jartzen, baina etikarena eta humanitatearena!?! Unibertsitate hori ez al da gogoratzen milaka herritarren heriotza ekarri duen gerran sartu zela Aznar inoiz agertu ez diren suntsipen handiko armen bila? Hori zerbait esatearren, ez baitiot eskatuko unibertsitate katoliko espainiar horri Aznarrek Euskal Herrian agindu eta baimendu dituen atxiloketa, errepresio eta torturengatik hausnartzeko etika eta humanitate lezioak eskatu aurretik.

Eta atzean Aita Santua, Aznarri gorazarre egingo balio bezala!

Unibertsitate horretako ikasleek jasoko duten etika, politika eta humanitate hezkuntzaz pentsatzean beldurra ematen du argazkiak.

Aznar, atzean Aita Santuaren irudia duela

Irudia | Aznar, atzean Aita Santuaren irudia duela | , | LGPL

Zer duzu buruan “Zer pentsatua ematen duen irudia”-ri buruz