Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan?

Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan –

Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan

Suediako Helsinborg herrian ireki berri dute Porrotaren Museoa, eta bertan erabateko porrota izan diren 51 objektu jarri dituzte erakusgai. Samuel West da museoaren arduraduna, eta, objektu gehienak Ebay bidez erosi baditu ere, “badira kale ilunetan eta esku diruz ordainduta eskuratu dituenak ere”, Westek aitortu duenez.

Samuel Westen arabera, porrotak ezinbestekoak dira hobetzeko eta garrantzitsuena da nork bere porrotetatik ikastea.

Baina zein dira museoan erakusgai jarri dituzten objektuak? Hona hemen haietako batzuk:

.

Plastikozko bizikleta

Bizikleta normalak halako bi balio zuen, eta 80ko hamarkadan Suedian jarri zituzten salgai. Zergatik ez zuten arrakastarik izan? Garestiak izateaz gain, ez zuen batere orekarik, eta haizeak nahierara ibiltzen zituen harat-honat.

Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan?

Samuel West, plastikozko bizikletarekin. Argazkia Zona de Noticias webgunekoa da.
.

Trumpen mahai jokoa

AEBko egungo presidentea protagonista duen mahai jokoaren izena ezin trumpiarragoa da: “Itzuli naiz, eta kanporatuta zaude!”.

1989an merkaturatu zen, eta Youtuben garai hartako iragarkia aurkitu dugu:

Monopolyaren antzekoa da, baina billeteetan Trumpen aurpegia ageri da, eta fitxa guztiek T letra dute. Samuel Westen arabera, Monopoly ahalik eta gehien sinpletu zuten, tontorik tontoenak ere jokatu ahal izateko, eta emaitza oso-oso aspergarria da.

Gaur egun, ez luke porroten artean egon beharko. Amazonen 89,95 dolarrean dago salgai…

.

Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan?

Bic for her

Bic markak “bereziki emakumeentzat egokiak” ziren bolilumak merkaturatu zituen, halako argudioak erabiliz: “Karkasa meheagoa dute emakumeen hatzetara hobeto egokitzeko”, “Erronbo formakoak dira horrek bat egiten duelako emakumeen estiloarekin”…

Koloreak ere “femeninoak” dira…

Bolilumak erabateko porrota izan ziren; besteak beste, Interneteko gune askotan kritika zorrotzak izan zituelako, bai Twitterren, bai bolilumak salgai jarri zituzten Amazon-en webgunean ere.

Oiartzun handia izan zuen Ellen DeGeneresen kritika. Egin klik hemen ikusteko (ingelesez).

.

Bai femeninoak direla boliluma hauek! Buf… Argazkia Forbes webgunetik atera dut.

.

Harley Davidson lurrina

Ez dirudi ideia txarra marka ezagun bat beste alor batzuetara zabaltzea, baina Harley Davidsonen kasuan esperientzia ez zen batere ongi atera. Motozikleta marka ezagunak Haley Davidson izeneko lurrin eta koloniak merkaturatu zituen 1996an.

Kritika bortitzenak Harley Davidson motorren jarraitzaileek egin zituzten, eta irabazi baino galtzeko gehiago zutela ikusita berehala erretiratu zituzten lurrinak eta koloniak merkatutik. Porrotaren Museoan badu tokia.

.

Kafearen zaporea zuen Coca-Cola

Edari energetikoak sortu zirenean, Coca-Cola Blak merkaturatu zuten: Coca-Colaren eta kafearen zaporea zituen edaria. Goizez kafearen ordez hartzeko egokia omen zen, baita esnea gustuko ez duten kafezaleentzat ere.

Edaria erabateko porrota izan zen, eta 2006tik 2008ra baino ez zen egon salgai. Ez ziren asko izan zapore hori gustuko izan zutenak, eta zaporea gustuko zutenek, berriz, erremedio erraza aurkitu zuten: Coca-Cola arrunta eta kafea nahastea.

.

Ketchup berdea

Ketchup berdea merkaturatzeko arrazoia hau izan zen: haurren artean ikerketa bat egin zuten, eta ondorioztatu zuten haurrek janarietan kolore gehiago nahi zutela eta berdea zela kolorerik erakargarriena. Gainera, 2000. urtean merkaturatu zen, Schrek-en arrakastaren garaian. Nola ez zen, ba, arrakastasua izango?

Ketchup berdearekin batera, urdina, morea eta laranja ere merkaturatu zituzten. Hamaika kolore…

Baina arrakastarik ez zuen izan. Antza denez, haurrek gurasoei eskatzen zieten kolore horietako kettxupa erosteko baina gero ez zioten janariei botatzen, eta azkenean, gurasoek erosteari utzi zioten.

.

Beste objektu edo asmakizun asko ere badira Porrotaren Museoan, eta pentsatzekoa da hemendik aurrera ere onartuko dituztela gehiago.

Euskal Herrian ere izango ditugu porrot egin duten produktuak… Ezagutzen duzu halakorik? Twitterren #porrota traola erabiltzen ari gara halakoen berri emateko.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan
museoa, porrota

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

Zer duzu buruan “Zer jarriko zenuke Porrotaren Museoan?”-ri buruz

  • Lehenengo eta behin, eskerrik asko zuenean “harrikada” honen berri emateagatik.

    Bigarrenik, han-hemenka jaso ditudan erantzun batzuk:

    – Gari Garaialdek bi porrot jakinarazi ditu. Batetik, La Pitusa Fresa, anaia eta kloasekideak frabrika bisitatzera joan eta han eman opmen zieten probatzeko eta ez zuen “proba gainditu”. Bestetik, sentsibilitate aldakorra zuen Fuji karretea.

    – Iñigo Txomin Alberdik Cherry Coke esan du. Antza denez, Ipar Euskal Herrian salgai dago oraindik, baina Hego Euskal Herrian ez.

    – Irati Odriozolak Bollycao Bonbon aipatu du.

    – Iban Hernandezek, berriz, honako hauek bota ditu: Pokemon Go, Pedro Sanchez 1.0 (edo Patxilo) eta Athleticen Errege Kopako eta UEFALigako finaletako hamaikakoak.

    – Joak (@jontxio) txinera ikasteko ahaleginak erantzun du, eta gero txinerazko letra(?) batzuk idatzi ditu.

    Zuk zurea idatzi nahi baduzu, erabili #porrota traola.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude