Zer irizten diozu Charlie Hebdoren azken azalari?

Zer irizten diozu Charlie Hebdoren azken azalari?(Eurek dituzte armak. Pikutara, guk champagnea dugu!)

.

Hautsak harrotzen espezialista da Charlie Hebdo eta, ematen du, bere erredakzioan jaso zuen atentauarekin balaztatu ordez, azeregailuari eman diola. Gauza bera Pariseko azken gertakariaren ondotik. Argitaratu duen azalak, ez du inor epel utzi.

Alde batera uler liteke frantziar izatearen urguilua erakusten duela: “gertaera lazgarriek ez gaitzatela geure tasunetan alda”. Baina , beste alde batetik, Parisen hildakoen ingurukoek ez dituzte gauzak berdin ikusiko.

Betiko bideari eustea, gogor ari zaie ateratzen Charlie Hebdokoei, lehengo batean hemen argitaratu bezala. Ematen du, ezker-eskuin jasotzen duten jipoia dutela gogoko. Izan ere, ez dira bakarrak izan Pariseko atentatuei begirada umoretsua eskaintzen, baina inork ez du Charliek adineko zalapartarik sortzen eta egurrik jasotzen.

El Diario.es agerkariak, azalik agresiboenak biltzen dituen lan bat ere egin du. (Gaztelaniazko itzulpenekin)

Batzuetan ez da erraza izaten halako azalen aitzinean zer pentsatu erabakitzea. Non daude adierazpenaren mugak? Badirudi salatzen denarekiko distantzia erabakiorra izaten dela juzkua modu batera edo bestera emateko.

Zuri zeuri, zer iruditu zaizu Charlie Hebdoren azala?

.

Zer irizten diozu Charlie Hebdoren azken azalari?

Nire begietatik ...

3 pentsamendu “Zer irizten diozu Charlie Hebdoren azken azalari?”-ri buruz

  • Aupa Lurrune

    Uste dut txarto itzuli duzula izenburua. “Eurek armak dituzte, guk gogaitzen ditugu/ antzarrak perratzera bidaltzen ditugu, xanpaina dugu!” egokiagoa dela esango nuke.

    Ondo ibili

    Jon.

    • Lurrune Pelletier 2015-11-20 14:59

      Jon, nik eman dudan itzulpena ere, bada. Beste batzuk ere izan litezke. Eskerrik asko

  • Amonamantangorri 2015-11-21 02:33

    Umorea hankak bezalakoxea da. Batzuek badute, beste batzuek ez…